Ariane 4

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ariane 4 familiako Ariane 42P suziria

Ariane 4, Europako Espazio Agentziak diseinatutako eta Arianespacek fabrikatutako jaurtiketa sistema bat izan zen.

Programa honen garapena 1983an hasi zen, eta, lehen jaurtiketa, 1988ko ekainak 15ean egin zen. Sistema hau, Europar satelite jaurtiketen oinarri izatera iritsi zen, jaurtiketan, 104 misio onekin eta soilik hutsegindako 3ko errekor ikusgarri batekin. Ariane 4ak, karga erabilgarriaren handitzea eman zuen Ariane 3aren 1700 kilotik hasita eta 4800 kiloko gehienezko karga bateraino orbita geoegonkorreko transferentzietarako. Ariane 4aren errekorra, 4946 kilokoa izan zen.

Suziriak, zenbait jaurtiketa konfiguraketa zituen, suziri bizkortzaileak erregaiz hornitzen zituzten bi edo lau propultsore likido edo solidorekin jaurti zitekeen. Jaurtitzaileak, SPELDA (Structure Porteuse Externe pour Lancements Doubles Ariane) izeneko satelite garraiatzaile sistema bat ere bazuen, aldi berean, satelite bat baino gehiago jaurtitzea ahalbidetzen zuena.

Ariane 4 AR40a izan zen oinarrizko bertsioa, hiru etapekin: 58,4 metroko garaiera, 3,8 metroko diametroa, 245 tonako masa bat eta, gehienez ere, 2100 kiloko karga erabilgarri bat orbita geoegonkorretarako eta 5000koa lur orbita baxuetarako. Elikatze nagusia, 4 Viking 5 motoreen bidez egiten zen, horietako bakoitzak, 667 kNeko bultzada eragiten zuelarik; bigarren etapak, Viking motore bakarra zuen, eta, hirugarrenak, HM7 motore bat, oxigeno likido eta hidrogeno likidozko motorea.

AR 44Lak, erregai likidozko lau suzirirekin, lau etapa zituen, 470 tonako pisua zuen eta 4730 kiloko karga erabilgarri bat bidal zezakeen orbita geoegonkorretara eta 7600ekoa lur orbita baxu batera.

Ariane 4k, 100 hegaldi baino gehiago lortu ditu, %96a baino gehiagoko arrakastarekin.

Ariane 4, aireratzen
Eredua Jaurtiketak Arrakastatsuak Hutsegitearen eguna
AR 40
7
7
-
AR 42L
12
12
-
AR 42P
14
13
1994ko abenduak 1
AR 44L
34
33
1990eko otsailak 22
AR 44LP
26
25
1994ko urtarrilak 24
AR 44P
15
15
-

Ariane 4a Ariane 5agatik aldatu zen, karga erabilgarri astunagoak eraman ditzakeena. Azken jaurtiketa, 2003ko otsailak 15ean egin zen, INTELSAT 907a orbita geoegonkorrean kokatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]