Arkaitz Estiballes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkaitz Estiballes 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Galdakao, Bizkaia, 1977) bertsolari bizkaitarra da. Euskal Filologian lizentziatua da eta hezkuntza arautuan dabil bertsolaritza sustatzen.

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako 2009ko Ibilaldiaren abestiaren leloa sortu zuen eta Biok musika-talde galdakoztarrak musika jarri zion. Arkaitz Estiballes zein Biokeko taldekideak Eguzkibegi Ikastolaren ikasle ohiak dira.

2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste zortzi lagunekin batera.[1]

Txapelketak

  • Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
    • Finalista (1): 1995.
  • Bizkaiko eskolarteko txapelketa:
    • Txapelduna (1): 1995 (17-18 urte artekoen mailan)
    • Finalista (5): Txikitan (1990, 1991), Handitan (1992, 1993, 1994)

Erreferentziak