Arkias Korintokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arkias (grekeraz: Ἀρχίας Ἀναξιδότου Πελλαῖος) Korintoko pertsonaia sasimitologikoa zen, Siziliako Sirakusa kolonia fundatu zuena.

Elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkias Melisoren semearekin, Akteonekin[1] maitemindu zen -haren adinako hiriko mutil dotoreena eta apalena- eta gorteatzen hasi zitzaion. Gaztearen ezetzaz nabarituta, erabaki zuen hau bahitzea. Arkiasek bere burua inbitatu zuen Melisoren etxean ospatzen zen jai batera. Arkiasek eta haren gaizkideak mutila hartu zuten baina honen familiak aurre egin zioten. Borroka horretan Akteon triskaturik atera zen. Melisok korintiarren justizia eskatu zuen baina hauek ez entzunarena egin zioten. Gauzak honela, Poseidon tenpluraino igo zen eta ahuspez arkaitzen gainean, jainkoaren mendekua eskatu zuen. Lehorte eta gosete handiak etorri ziren. Orakuluak kontsultaturik izatean, esan zuen Akteonen heriotzaz mendeku hartu beharko zela. Arkias erbesteratua izan zen eta beste lagunekin Sirakusa kolonia fundatu zuen. Arkiasek bi alaba izan zituen. Telefok Arkias hil zuen, umea zelarik, hartaz aprobetxatu zelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ez nahastu beste Akteonekin, Aristeosen semearekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]