Sirakusa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Siziliako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Sirakusa (argipena).


Sirakusa

Sizilia
Sirakusa
Sirakusako katedrala
Izen ofiziala Siracusa
Estatua ItaliaItalia
Estatua
Eskualdea
Probintzia
ItaliaItalia
Sizilia
Sirakusa
ISTAT kodea
Koordenatuak 37°5′0″N 15°17′0″E / 37.08333°N 15.28333°E / 37.08333; 15.28333Koordenatuak: 37°5′0″N 15°17′0″E / 37.08333°N 15.28333°E / 37.08333; 15.28333
Sirakusa Italia-n dago
Sirakusa
Eremua 204,1 km2
Posta kodea 96100
Biztanleria 124.453 bizt.
Dentsitatea 609,76 bizt./km²
www.comune.siracusa.it


Sirakusa[1] (italieraz Siracusa, sizilieraz Sarausa) Italiako hiri bat da, Sizilia uhartean kokatua, Mediterraneo itsasoaren erdialdean.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Gaur egun, hiriak 124.391 biztanle ditu, baita interes historikoko toki ugari ere, anfiteatroaren hondakinak kasu (15.000 ikuslerentzako tokia zuena) eta Dionisio II.a Sirakusakoaren zitadela. Gertu dauden beste herri interesgarri batzuk Catania, Noto, Modica eta Ragusa dira.

Historia [aldatu]

Sirakusa (grezieraz: Συρακοῦσαι) Sizilian egon zen hiri greziarrik garrantzitsuena izan zen, uhartearen ekialdeko kostaldean, Catania eta Pachynus lurmuturraren artean.

Hasiera [aldatu]

Uhartean ezarri zen bigarren kolonia greziarra izan zen, Naxosen ondoren. Korintoar kolonia bat izan zen, Arkiasek sortua, Evagetesen semea zena, bakiaden familiakoa eta Korintotik erbesteratu egin zena. K. a. 734an sortu zen, eta Ortigia uhartean hasi zen. Sirako (uharka) deitu zuten. Badago beste teoria bat izenaren jatorria greziarra ez dena dioena, baizik eta feniziarra, izen honen gutxi gora-beherako itzulpena "kaioen harkaitza" izango litzatekeelarik.

Erreferentziak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sirakusa