Arritmia
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fitxategi:EKG VF.jpg
Fibrilazio bentrikularra.
Arritmia hitzak bihotzaren sistema elektrikoan gertatutako asaldura multzo handia barne hartzen du. Sailkapen orokor handia eginez, arritmiak azkarregi (takikardiak) edo motelegi (bradikardiak) joan daitezke, eta erregular edo irregularrak izan daitezke. Halaber, arritmiak egoera patologikoa edo anormala islatu dezake baina fisiologikoak edo normalak izan daitezke ere bai. Patologikoen artean bizitza arriskuan ipintzen dituztenak daude, fibrilazio bentrikularra adibidez, baina hain larriak ez direnak ohikoagoak dira, guztien buruan fibrilazio aurikularra dugularik.
EKGren bidez diagnostikatzen dira, sarritan sintomarik ematen ez dutelarik.
Eduki-taula |
Sailkapena [aldatu]
Aurikularrak [aldatu]
- Uzkurdura aurikular goiztiarrak. (ingelesez PAC edo Premature Atrial Contractions).
- Taupagailu aurikular migratzailea.
- Takikardia aurikular multifokala.
- Flutter aurikularra.
- Fibrilazio aurikularra.
Loturarenak [aldatu]
- Takikardia suprabentrikularra.
- Birsarrera nodalaren takikardia, takikardia suprabentrikular bat-batekoa edo Bouvereteren gaixotasuna.
- Loturaren takikardia.
Aurikulo-bentrikularrak [aldatu]
- Wolff-Parkinson-Whiteren sindromea.
- Lown-Ganong-Levineren sindromea.
Bentrikularrak [aldatu]
- Uzkurdura bentrikular goiztiarrak (PVC edo Premature Ventricular Contractions), bigeminismo eta trigeminismoa barne.
- Erritmo idiobentrikular azkartua.
- Takikardia bentrikular monomorfikoa.
- Takikardia bentrikular polimorfikoa.
- Fibrilazio bentrikularra.
Bihotz-blokeoak [aldatu]
- Lehen mailako bihotz-blokeoa.
- Bigarren mailako bihotz-blokeoa:
- 1 motakoa edo Mobitz I.
- 2 motakoa edo Mobitz II.
- Hirugarren mailako bihotz-blokeoa edo osoa.
Tratamendua [aldatu]
Antiarritmikoen artean ezagunenak digoxina, amiodarona eta betablokeatzaileak ditugu.