Astelehen urdin batean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Itoiz musika taldearen abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Astelehen Urdina».

Astelehen urdin batean Itoiz taldearen abestia da. 1978an Itoiz diskoaren barnean kaleratua izan zen. Musika Juan Carlos Perezena da eta hitzak Joseba Garciarenak[1]. Diskoan Indar Trabes garaikoa ez den kanta bakarra da[2].

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itoizen ohikoa den bezala, hitzek badute surrealismotik[3]. Ahapaldi bakoitza Izar betaurrekodunak hitzekin hasten da, eta esanahi iluna duten testuak agertzen dira. Adibidez, lehenengo paragrafoak horrela dio:

«

Izar betaurrekodunak
izotzaren erreinuan
zerura oihu egiten dute
semeak bilatzen.

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Itoiz. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  2. (Gaztelaniaz) ERLANTZ. Historia de la musica Rock - Itoiz. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  3. @maia. (2009-03-17). EUSKAL MUSIKA TALDEAK: ITOIZ. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]