Atzeragurutzaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Genetikan, atzeragurutzaketa organismo bat homozigotoa ala heterozigotoa den jakiteko erabiltzen den froga bat da. Horretarako, aztertu nahi den organismoa (genotipo ezezaguna duena) organismo homozigoto azpirakor batekin gurutzatzen da.

Adibidez, ilarraren haziaren kolorea zehazten duen geneak bi alelo ditu: batek hori kolorea eragiten du (A), eta besteak berdea (a). Kolore horia eragiten duen aleloa (A) gainartzailea da, eta kolore berdea eragiten duena (a) azpirakorra. Horrek esan nahi du:

  • genotipo homozigoto gainartzailea (AA) duen ilarrak hori kolorekoa izango du hazia.
  • genotipo heterozigoto duenak (Aa) ere hori kolorekoa izango du.
  • genotipo homozigoto azpirakorra duenak (aa), aldiz, hazi berdea izango du.

Demagun hazi horia duen ilarra dugula. Fenotipoari dagokionez hazia horia da, baina bere genotipoa ezezaguna zaigu (AA ala Aa izan baitaiteke). Genotipoa argitzeko atzeragurutzaketa egin behar da, homozigoto azpirakorrarekin (aa) gurutzatuz.

  • gurutzaketa horretatik agertzen diren ondorengo guztiek alelo gainartzailearen fenotipoa badute (gure adibidean, hori kolorea), genotipo ezezaguna homozigotoa zen (AA):
AA x aaAa
  • gurutzaketa horretatik agertzen diren ondorengo erdiak alelo gainartzailearen fenotipoa badute (hori kolorea) eta beste erdiak alelo azpirakorraren fenotipoa (berde kolorea), genotipo ezezaguna heterozigotoa zen (Aa):
AA x Aa → %50 Aa, %50 aa