Autofikzio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Literaturan, autofikzioa fikziozko autobiografia da, non idazlea, testuaren egilea, kontatzailea eta testuan agertzen den protagonista nagusia pertsona bera diren eta kontatzen dena autobiografia itxura osoarekin kontatzen da. Autofikzio testuaren harian idazlearen biografiarekin benetan bat ez datozen fikziozko elementuak ere sartu ohi dira. Autofikzioaren adibideak euskal literaturan Bernardo Atxagaren Nevadako egunak (2013) eta Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (2008) dira.

Autofikzioaren inguruan erreferentzia eta gogoeta ugari idatzi zituen Patxo Telleriak Alderray antzezlanean eskarmentu handiko narrazio-kontalari baten hitzetan.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. tartean.com. ALDERRAY • Tartean Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  2. «Tartean Teatroa konpainiak antzezlan berria du, "Alderray"» EITB 2022-03-08 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.