Autotxokeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autotxokeak ohikoak dira herri askotako jaietan.

Autotxokeak atrakzio mekaniko mota bat dira, kotxeen arteko talka egiteko aukera ematen duena. Azpian duten pistaren gainazalaren eta sabaiaren arteko konexioaren bidez energia lortzen dute ibilgailu txikiek. Auto horiek babesteko gomazko banda bat dute azpiko aldean, eta haien artean talka egiteko aukera ematen dute modu seguru batean. Operadore batek urrutitik pizten eta itzaltzen ditu, normalki aurrez erositako fitxa bat sartuz kotxean. Bere asmatzailearen inguruan teoria bat baino gehiago daude: batek dio Victor Levand izan zela, General Electricentzat lan egiten zuena; beste baten arabera Max eta Harold Stoehrer izan ziren, 1920an patentea eskuratu zutenak[1].

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Redacción. (2018-05-30). «El origen de los coches de choque: la historia de un reclamo en todas las ferias» Clicacoches (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]