Azanulbizar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azanulbizar (Itzaletako Errekaztoaren Haranaren khuzdûlezko izena) Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko toki bat da. Moriako Ekialdeko Ateen irteeran kokatuta dagoen haran bat da, Mendi Lainotsuen bi adarren artean, Lothlorienen mendebaldeko mugetaraino hedatzen dena. Haran honetan amaitzen da Adar Gorriaren Pasabidea (Karadhrasen), bidezidor batetik jaisten dena, Itzaletako Errekaztoaren Eskaileraren ondoan dihoana. Han zegoen Kheled-zâram deritzona, "Ispilu lakua", baita Celebrant ibaiaren iturria ere, beste zenbait errekaztorenaz gain, euren urak Celebranten isurtzeko zeharkatzen dutenak. Horien artean Dimrill edo Itzaletako Errekaztoa dago, Aragornek Frodo Zorrozabal eta Sam Gamgee hauek Morian jaso zituzten zaurietatik sendatu zituen izenik gabeko errekaztoa, baita ibai garrantzitsu hori jaiotzen den iturria ere.

Azanulbizarren Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2799. urtean nanoek orkoen aurka azken aldiz borrokatu zuten gudua gertatu zen. Azanulbizarreko guduan Dain II.ak Azog garaitu zuen.

Haran honetan hil zen Balin urte asko beranduago, Moriako Mazarbulen Ganberako Erregistroen Liburuan kontatzen den bezala.

Eraztunaren Elkartearen garaian Moria eta Lothlorienen arteko toki hondatu bat zen. Hara iritsi zen Eraztunaren Elkartea Moriako Meatzeetatik ihes egin ondoren eta Lothlorienera iristeko zeharkatu zuen.

Izenaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moriako harana Nanduhirion elfoerazko izenez ere ezagutzen zen, khuzdulezko izenak bezala "Itzaletako Errekaztoaren Harana esan nahi duena. Sindarinezko izena honako osagai hauek osatzen dute: Nand, "harana" esan nahi duena eta NAD erroduna, , "itzala", "ilunabarra", DO/DÔ erroduna eta Sîr = Hir hitz baten erdian dagoenean, "ibaia" edo "isuri" esan nahi duena, SIR erroduna. Nanoen hizkuntzan erradikal bikonsonantea den Z-Nz osatua dago, "iluna" esan nahi duena, Úl, "errekaztoa" eta bizar, "harana". Izena Mendi Lainotsuek toki honetarantz jaurtitzen duten itzaletik letorke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]