Dain II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dain II.a
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNáin
Seme-alabak
FamiliaDurin's folk (en) Itzuli

Dain II.a Burdinazko Oina (Dain II Ironfoot jatorrizko ingelesezko bertsioan) Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Dain II.a Eraztunaren Gerran Erebor defendatu zuen errege nano bat izan zen. Durin I.aren leinuko oinordeko bat da, Nainen semea eta Thrain I.aren birbiloba, Mendipeko Erresumaren sortzailea, Mendi Bakartian. Burdinazko Muinoetan jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2767. urtean eta aro horretako 3019. urtean hil zen.

Erdialdeko Lurraldearen historian lehen aldiz Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2799. urtean agertu zen, oso gaztea zelarik bere aitaren heriotza mendekatu zuenean, Azog, Moriako orkoen buruzagia hilez Azanulbizarreko guduan, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2793. eta 2799. urteen artean nanoen eta orkoen artean gertatu zen azken gudua izan zena. Gudua amaitu ondoren ez zen Thrain II.arekin ados agertu Moria berreskuratzeko ideiarekin eta bere herria gobernatzera itzuli zen Burdinazko Muinoetan.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941. urtean Burdinazko Muinoetako nanoen armada bat gidatzen du Thorin II.a Haritzezko Ezkutuari laguntzera, elfoen eta Esgarotheko gizakien indar bateratuek Ereborren setiatuta zutena, berreskuratu berria zen Ereborreko aberastasunen zati bat lortzen saiatzen ari zirenak. Baina iristean oso egoera ezberdin batekin topo egin zuen, aipaturiko bi aurkariak Azogen seme zen Bolgoren agintepean zeuden orkoek eraso baitzituzten, Bost Armaden Gudua bezala ezagutuko zena gertatuz. Berau amaitzean, Mendipeko Errege bihurtu zen, Thorin II.a guduan hila izan baitzen.

Eraztunaren Gerran oso partehartze aktiboa izan zuen Rhovanion Sauronen gudalosteen erasotik babesterako orduan, Haraneko Hiriko erregea den Brandekin batera Khamûlen armadak geldiarazten baitituzte. Zoritxarrez, Dain II.a ekintza horretan hiltzen da, Branden gorpua Ereborren ateen aurrean defendatu guran. Hil zenean, 321 urte zituen.

« Thorinen erorketak min eman zidan -esan zuen Gandalfek-, eta orain Dain ere erori dela entzuten dugu, berriz Haranean borrokatuz, guk hemen borrokatzen genuen bitartean. Galera handia dela esango nuke, hain edadetua izanda aizkora, esaten duten bezain gogor erabiltzea miragarria izango ez balitz, zutik Brand erregearen gorpuaren ondoan Ereborreko ateen aurrean iluntasuna iritsi zen arte. J. R. R. Tolkien, Eraztunen Jauna, A Eranskina. »



Aurrekoa
Thorin II.a Haritz Ezkutu
Durinen etxea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941-3019
Ondorengoa
Thorin III.a Harrizko Kasketa


Aurrekoa
Gror
Burdinazko Muinoetako Jauna
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2805-2941
Ondorengoa
Azkena izan zen


Aurrekoa
Thorin II.a Haritz Ezkutu
Ereborreko Mendipeko Erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941-3019
Ondorengoa
Thorin III.a Harrizko Kasketa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]