Azelerazionismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azelerazionismoa kapitalismoari aurre egin eta gainditzeko, horren aurka egin baino, horren joera jarraitu eta bizkortu behar dela aldezten duen jarrera politikoa da, haren hondamenera gerturatu eta ordena soziala kolokan jartzeko. Terminoa Benjamin Noys filosofoak asmatu zuen 2010 urtean, jarrera horren aurka iritzita. Lehenagotik, kontzeptua Deleuzek eta Guattarik landu zuten 1970eko hamarkadan "harago joan beharra" aldarrikatuz eta Marxen teorian du jatorria, zeinak baieztatzen zuen kapitalismoak "bere baitan zuela bere hondamenaren hazia". 2013an, Nick Srnicekek eta Alex Williamsek “#Accelerate: Manifesto for an Accelerationist Politics.” izenburuko manifestua plazaratu zuten, ezker politikoaren norabide okerra adierazteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.