Kapitalismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dolarraren ikurra kapitalismoa irudikatzeko erabili ohi da.

Kapitalismoa sistema ekonomikoen multzo bat da, definizio argi eta onarturik ez duena. Etimologikoki, "kapitalista" bat kapitalaren aldeko banakoa da, nondik ondoriozta daitekeen sistema kapitalistak ekonomian zentraturiko sistemak direla. Hala ere, kapitalismoa oso zentzu desberdinetan definitzen da kokapen ideologikoaren arabera.

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizio marxista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ko afixa antikapitalista.

Karl Marxek planteatutako ikuspegi estrukturalistari jarraituz, sistema bati kapitalista deitu dakioke, biztanleriaren gehiengoa (proletargoa) nominalki askea denean, baina errealitatean aurrera jotzeko bere lan indarra saldu behar duenean, ekoizpen bitartekoen jabe den gutxiengo pribilegiatu bati (burgesia), hain zuzen.

Marxek kapitalismoaren barne kontraesanek haren porrota ekarriko zutela zioen, monopolioen indarra areagotuko zela eta gehiegizko ekoizpen krisialdiak larrituko zirela. Beretzat, kapitalismoa sozialismoa ekarriko zuen historiaren aldia baino ez zen.

Oinarrizko egitura hau historiako une desberdinetan, forma askorekin, eman bada ere, XVII. mendetik nahiz Depresio Handitik (1929-1939) aurrera nagusi izan da Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan. XX. mendeko erditik aitzina beste etapa batean gaudela esaten dute autore batzuek (globalizazioa, postkapitalismoa, etab.).

Definizio honetatik haratago, kapitalismoaren teoria marxista ugaria da. Marxisten aburuz, burgesiak proletargoaren lan-indarra "erosten" du bere jabegoak handitzeko asmoz. Hots, burgesia langileriaren soldatapeko lanaren ondorioz sortutako plus-balioaz jabetzen da.

Ikuspegi marxistaren kritikoek, zalantzan jartzen dute kapitala eta lana eta materialismo historikoaren arteko oposizio dialektikoa. Autore hauek giza kapitala eta gizabanakoen gaitasun intelektuala azpimarratzea ohikoa da.

Definizio liberala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitalismoa liberalismoaren ikuspegi materiala da. Norbera bere buruaren jabe izanik, bere lanaren fruituaren jabe ere badela dion moral kode bat da. Kapitalismoaren asmoa jabetza pribaturako eskubidearen defentsa da. Kapitalistak ez diren giza erlazio guztiek esklabutza eta indarkeria derrigorrezkoa egiten dutenez, ikuspegi liberal batetik moralki onartezinak dira, indarkeria hori agintariengandik edo gehiengo batengandik badator ere.

Minarkisten ikuspegitik indarkeriarako joera duen jendea beti egongo denez, estatua beharrezkoa dela diote hauek.Halere bere boterea indarkeria honi aurre egitea baino ez da izango, sekula ez ekonomian edo bizitza pribatuan esku sartzea. Zergak eta legeak moralki onargarriak izan ez arren gaitz beharrezkotzat onar ditzakete.

Anarkokapitalistek, edozein zerga edo imposaketa giza moralaren aurkaritzat ikusiz, estatuaren desagerpena eskatzen dute, berak egin dazaken edozein funtzio empresa pribatuek egin dezaketela argudiatuz, baita polizia eta justizia ere.

Kapitalisten gaurregungo borroka nagusia estatuek banku zentralei eskeintzen dieten diru monopolioaren aurka da nagusiki, baina baita ongi izate estatuaren aurka ere. Ongi izatea lanaren fruitu da eta norberak lortu behar du. Eskubide positiborik ez dago kapitalisten ikuspuntutik. Kapitalismoak ez du onartzen jandeak behar duena jaso behar duenaren ideia, beharrak ezer sortzen ez duenez. Kapitalisten arabera gauzak merezi egin behar dira. Motibazioak bakrrik eragin bait dazake ekintza, eta ekintzak fruituak. Kapitalismoa, horregatik, meritokrazia ere deitu ohi da.

Kapitalismoa naturlegenganako eta logikaren errespetuan oinarritzen da. Hauen korrupzioa ezinezkoa izanik, beren errespetuak bakarrik eman diezaioke gizakiari bizitzeko behar duena. Gizakiek imposaturiko legeak eta politika inmoraltzat ikusten ditu kapitalistak. Horregatik eskuin politikak eta faxismoak ezin dira inolaz ere kapitalistatzat hartu. Eskuindarrek kapitalismoaren onurak bilatuz kapital haundiei privilegio politikoak ematen dizkiete, helburuen bidez ekintzak justifikatuz, baina kapitalismoa ekintza moralak eta konkretuki jabetza pribatuaren babesa bakarrik ditu helburutzat. Gizartea sistema komplexu kontrolaezintzat hartzen du, kontrol saiakera bakoitzare emaitza negativoak derrigorrez onurak baino handiagoak izanik giza natura dela eta.

Pertsona bakoitzak bere bizitza besterik bizi ezin duen momentutik, kapitalismoak berekoikeria, norberaren interesen eta ametsen betezea, ditu gizakiaren bizitzaren arrazoi bakartzat, altruismoa ahulkeritzat hartuz, azken honen atzean beti aurki bait daiteke indarkeriaiako aitzakia. Gerrak, zapalkeriak, arrazakeria edo klase borrokak kolektibismoaren emaitza izanik, kapitalismoak indibuadualismoa arrotasunez bultzatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitalismoa Ameriketako aurkikuntzarekin hasi zela esan daiteke, orduan hasi baitzen Indietako merkataritza. Europak gai landuak eta esklaboak esportatzen zituen eta Ameriketatik bitxiak eta produktu tropikalak inportatzen ziren; horrela hasi zen truke desorekatua eta europarren kapitalen metatzea. Horrela, merkataritza kapitalismoa sortu zen: eskubide feudalak zituztenek aduana gehiegi jartzen zituzten merkataritzaren kalterako, eta burges pentsamoldea zuten merkatariak, biztanleriaren gehiengoaren laguntzaz, egoera horren aurka altxatu ziren eta industria iraultza sustatu zuten (geroago kapitalismoaren garapenerako garrantzi handia izan zuena). Kapitalismo klasikoaren pentsakera, ekonomiari buruzko erabakiak merkatu askearen pean uztearen aldekoa zen.

XIX. mendean kapitalismoa ekonomia liberalismo gisa agertu zen, eta Ingalaterratik Europako kontinentera zabaldu zen. Orduan azaldu zen enpresen jabeen eta langileen arteko gatazka ere. Nahiz eta garai hartako soldatak apalak izan, irabazien metatze handiak sortzea eta berrinbertsioa errazten zuten, eta beraz berebiziko hazkunde ekonomikoa lortu zen; baina aldi berean, soldata apalegiek kontsumoa asko gutxitzen zuten eta gehiegizko ekoizpenaren lehenengo krisiak sortu ziren. Mende amaieran, bigarren industria iraultzaz geroztik, kapitalismoak ekonomia askatasuna alde batera utzi zuen eta monopolioak sendotzen saiatu zen. Orduan sortu ziren lehen trustak eta multinazionalak. Dirudienez, talde horiek merkatu kolonialetan zuten eragina izan zen Lehen Mundu Gerra hasteko arrazoi nagusietako bat.

Lehen Mundu Gerraren ondoren kapitalismoa guztiz aldatu zen. Nazioarteko merkatuek behera egin zuten, urrearen ordez estatu bakoitzaren dibisa erabiltzen hasi zen, Europak bankaren lidergoa galdu zuen AEBen mesederako eta Afrikan naiz Asian kolonien aurkako matxinadak hasi ziren. Industrian segidan eta kopuru handian ekoizteko metodo berriek (taylorizazioak) bultzada handia eman zioten industria kapitalismoari, eta aldi berean langileek zenbait eskakizun betetzea lortu zuen: esate baterako, aseguru sozialak eta lanorduen murrizketa. 1920 ondoko urteetan, itxuraz behintzat, oparotasun bat bizi izan zen.

Baina 1929an kapitalismoak bere lehen krisi handia jasan zuen, eta gero Depresio Handia etorri zen, kapitalismoaren aldekoentzat kolpe latza. Krisia gainditzeko kapitalismoaren printzipioak alde batera utzi eta estatuaren esku hartzea onartu behar izan zen. Keynes izan zen krisia gainditzeko sektore publikoaren paperaren garrantzia gehien bultzatu zuen ekonomilaria. Era horretara, gastu publikoari esker krisia gainditu ahal izan zen. Baina Depresio Handiak faxismoaren gorakada erraztu zuen, eta horren ondorioz etorri zen Bigarren Mundu Gerra.

Gaur egungo kapitalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Bankuaren egoitza.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik, kapitalismoak kontsumo gizarte aldera egin du hirugarren industria iraultzari esker. Industria iraultza berri horretan, ordea, herrialde garatuenek soilik parte hartu dute: batez ere Estatu Batuek, Japoniak eta Alemaniak. Herrialde aberatsenek beren fabrikak herrialde azpigaratuetan jartzen dituzte multinazionalen bitartez, eta langileak esplotatzen dituzte. Era honetara kolonialismo berri bat edo neokolonialismo deritzana sortu da.

Kapitalismoaren lorpen handienetakoa da, berrikuntza teknikoei etengabeko kapital metatzea aplikatuz sekula ikusi ez zen hazkunde ekonomikoa lortzea. Baina bizi-maila igo den arren esan beharra dago arazo asko ez direla konpondu, esate baterako gosearen arazoa mundu osoan. Iparralde garatua eta hegoalde azpigaratua elkarren aurka ipini ditu kapitalismoak, aurrerapen teknologikoak bi eremuen arteko aldeak areagotu egin ditu. Oinarrizko jabegoaren printzipioa zabaldu beharrean, aberastasunak gutxi batzuen eskuetara bildu dituzte, gero eta handiagoa den langile masa baten kalterako. Aberatsak gero eta aberatsagoak dira eta txiroak gero eta txiroagoak, alegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kapitalismo Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Kapitalismo