Azpiko inflazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Azpiko inflazioa prezioen aldiroko aldakortasun nabarmena duten gaiak baztertuz kalkulatzen den prezioen igoera da, prozesu ekonomikoari benetan dagokion inflazioaren neurri fidagarriagoa eskuratu nahian. Adibidez, azpiko inflazioaren kalkuluan ez dira elikagai freskoen prezioak kontuan hartzen, urtarokotasun nabarmena izaten dutelako; energiaren prezioa ere baztertu ohi da azpiko inflaziotik, nazioartean petrolioa eta beste energia iturriek gorabehera handiak izaten baitituzte, espekulazioarekin loturik askotan eta prozesu ekonomiko arruntetatik at.