BErBa

Wikipedia, Entziklopedia askea

BErBa (Bergarako euskaltzaleon bilgunea) 2004ko euskararen eguna ospatzeko bileren ondorioz sortutako elkartea da. Jardun euskara elkartea, AEK eta EHE taldeko kideez osatua dago eta urtero urtero hainbat egitasmo egiten dituzte: Hizkuntz konpromisoa, denon konpromisoa adibidez.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Normalkuntza: esparru guztietan euskara erabiltzeko bermea lortzea.
  2. Konpromisoa: euskara normalkuntzan hartu beharreko erabakia.
  3. Herritaratzea: herriak gure lanaren berri izatea.
  4. Kontzientziazioa: euskaraz bizi, lan... daitekeela konturatzea.
  5. Jarrera aktibo eta baikorra bultzatzea.
  6. Erabilera: kontzientziazioaren praktikaratzea.
  7. Iraunkortasuna: etengabeko dinamika izatea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Herritarrek euskararen inguruan dituzten kezkak entzuteko eta ahal den heinean hauek bideratzeko bilgunea.
  2. Lan talde finkoa izan beharrean, egoerari egokitua izan behar da.
  3. Irekia eta partehartzailea.
  4. Iraunkorra.
  5. Kritiko eraikitzailea.
  6. Euskararekiko jarrera baikorra eta aktiboa sustatuko du bilguneak.
  7. Lehenengo hizkuntza euskara izango da, baina beharra dagoenean beste hizkuntza bat ere erabili ahal izango da.
  8. Bitartekari guztiei zabalik egongo da.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bitartekariak erabiliz herritarrei gure aldarrikapenak helarazi.
  2. Herriko euskararen irakurketa etengabea egin.
  3. Normalkuntza ildoak aktibatu.
  4. Eragileekin harremanetan ipiniz, euren konpromisoa lortu.
  5. Normalizaziorako proposamenak landu.
  6. Euskararen kontrako erasoak daudenean salatu.
  7. Erabilera sustatu.
  8. Herritarrak kontzientziatu.
  9. Euskararekiko bilgune konprometitu bat lortu.
  10. Elkarteen bazkideen aktibazioa lortu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]