Babesleku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Balmhornhütte Suitzako mendi babeslekua.

Mendi babeslekua edo Mendi-aterpea, mendizaleak eta txangolaritza egitera doazenak hartzeko eta eguraldien aldaketetatik babesteko erabiltzen den eraikuntza bat da. Mendi inguruan dago, orohar, heltzeko nahiko toki zailean, edo landaguneetan. Gehienak, Mendi talde batek kudeatzen ditu.

Ezaugarriak[aldatu]

Mendi babesleku tradizionalek, oinarrizko zerbitzuak baino ez dituzte: komunak, sukalde komunitarioa eta ostatua, gela, gainontzeko mendizaleekin banatuz. Gehienek, nolabaiteko sorgailu elektrikoa dute, eta igorgailu bat ere bai, arazorik balego. Babesleku berriek, hotelen zerbitzuak eskeintzeko joera dute, adibidez, bazkari-afariak eskainiz, euren erosotasuna landetxe batenaren antzerakoa den arren.

Gehienak, Mendi Talde baten jabegokoak dira, euren bazkideei beherapenak egiten dietanak. Euren kudeaketaz guardiak arduratzen dira, mendi taldeak berak izendatuak. Guardia hauek, bertan egon daitezke bizitzen edo, neguan bertara heltze zaila egiten delako, sarri bere mantenuaz arduratu.

Ikus gainera[aldatu]