Suitza
Wikipedia(e)tik
|
Suitzar Konfederazioa |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|||||
| Goiburu nazionala: Unus pro omnibus, omnes pro uno ( Bat denentzat, denak batentzat ) |
|||||
| Ereserkia: Suitzar Psalmoa | |||||
| Hiriburua Koordenatuak |
Berna (hiriburu federala) 46°57′ N 7°27′ E |
||||
| Hiri handiena | Zürich | ||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Alemana, Frantses, Italiera eta Erromantxera | ||||
| Gobernua
Kontseilu federala
|
Errepublika federala Moritz Leuenberger Pascal Couchepin Joseph Deiss Samuel Schmid Micheline Calmy-Rey Christoph Blocher Hans-Rudolf Merz |
||||
| Independentzia - Aldarrikatua - Onartua - Estatu federala |
Agiri federala 1291 abuztuaren 1 1648 urriaren 24 1848 |
||||
| Eremua - Guztira - ur % |
41.285 km² (132.) 4,2% |
||||
| Biztanleria - Estimaketa (2003) - Errolda (2006) - Dentsitatea |
7.399.100 (92.) 7.507.300 181 biztanle/km² (44.) |
||||
| Dirua | Suitzar libera (CHF) |
||||
| Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
| Interneteko domeinua | .ch | ||||
| Telefono aurrizkia | +41 |
||||
| Herritarra | suitzar | ||||
Suitza (Die Schweiz, Suisse, Svizzera edo Svizra) Europa erdialdeko Alpeetako estatu itsasgabea da. Mugakideak dira Alemania iparraldean, Frantzia mendebaldean, Italia hegoaldean eta Austria eta Liechtenstein ekialdean. Confoederatio Helvetica da izen ofiziala, latinez, bertako lau hizkuntzen artean (Alemana, Frantses, Italiera eta Erromantxera) aukerarik ez egitearren. Hortik datorkio CH laburdura.
Hiriburu federala Berna da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Dufour Gaina, Monte Rosako mendilerroan kokatua eta 4.634 metrokorekin Suitzako mendirik garaiena da. Honen ondoren, Dom (4.545 m), Weisshorn (4.505 m), Matterhorn (4.478 m), Jungfrau (4.158 m) eta Piz Bernina (4.049 m) tontorrak ditugu, besteak beste.
Lakuei dagokienez, Geneva lakua, Konstantza, Neuchatel eta Luzernakoak handienak dira.
Azkenik, Rhin, Aar, Rodano, Reuss, Limmat, Saane, Thur eta Inn ibaiak herrialdeko luzeenak dira.
[aldatu] Hiri nagusiak
- Zürich: 365.000 biztanle (2002).
- Geneva: 171.000.
- Basilea: 166.300.
- Berna (hiriburua): 136.600.
- Lausanne: 128.100.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Suitzako historia
- 1291ko abuztuaren 1ean Uri, Schwyz eta Unterwalden izeneko lurraldeak batu egin ziren, gaur egungo Suitzako erdi-erdialdean egongo zirenak, "Alte Eidgenossenschaft" edo "Suitzako Konfederazio Zaharra" sortuz.
- 1499ko irailaren 22an "Schweizerkrieg" ("Suitzako Gerra") edo "Engadiner Krieg" ("Engadin/Engiadinako Gerra") amaitu zen, Konfederazioak Habsburgotarrei irabaziz.
- 1648ko urriaren 24an "Westphaliako Hitzarmena" sinatu ondoren, Europako gainontzeko herrialdeek Erromatar-Germaniar Inperio Santua zelakotik Konfederazioaren independentzia onartu zuten.
- 1815eko abuztuaren 7an Suitzak burujabetasuna berreskuratu zuen Napoleon Bonaparteren Inperioa behera erori ondoren.
- 1848ko irailaren 12an herrialdea estatu federal bilakatu zen.
- 1863ko urriaren 26an Gurutze Gorria sortu zuten Genevan, eta bertan dauka oraindik egoitza nagusia.
- 1990eko hamarkadaren hasieran suitzar gehienek Europar Batasunean sartzeari ezetz esan zioten, erreferendumaren bidez.
- 2002an herrialdea Nazio Batuen Erakundean sartu zen, egoitza nagusien artean Geneva egonda.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Suitzako kantoiak
Estatu federala 26 kantoietan banatzen da, Grisons izanda eremu zabalena duena eta Zurichekoa biztanle gehien dituena.
[aldatu] Hizkuntzak
Suitzak lau hizkuntza ofizial baditu ere, alemanezko hiztunak nagusiak dira kantoi gehienetan.
Frantsesezko hiztunak batik bat Jura, Neuchatel, Fribourg, Geneva, Vaud eta Valais kantoietan bizi dira.
Italierazkoak nagusi dira Ticinon eta erromantxerazkoak Grisons Kantoian bizi dira.
[aldatu] Suitzar ezagunak
- Rodolphe Töpffer (1766-1847), idazle eta margolaria, eta askoren ustez historiako lehenengo komikigilea.
- Johanna Spyri (1827–1901), alemanezko idazlea.
- Carl Spitteler (1845-1924), alemanezko idazlea.
- Peider Lansel (1863-1943), erromantxerazko poeta.
- Hermann Hesse (1877-1962), alemanezko idazlea.
- Heinrich Schmid (1921-1999), erromantxera batua sortu zuen hizkuntzalaria.
- Tony Rominger (1961-), txirrindularia.
- Alex Zulle (1968-), txirrindularia.
- Christian Heule (1975-), ziklo-krosslaria.
- Martina Hingis (1980-), tenis jokalaria.
- Fabian Cancellara (1981-), txirrindularia.
- Roger Federer (1981-), tenis jokalaria.
- Xabier Margairaz (1984-), futbolaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Alemanez) (Frantsesez) (Italieraz) (Errumanieraz) (Ingelesez) Herrialdeko webgune ofiziala
- (Euskaraz) Jalgi.com atlasa: datuak, mapak eta irudiak
- (Euskaraz) (Alemanez) Suitzako Euskal Etxea - Baskischer Kulturverein
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.