Bakea gudan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (2012)
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
ISBN978-84-15313-19-9

"Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da.

Liburu honetan Paz en la guerra eleberria aitzakitzat hartuta, Unamunoren pentsamenduan sakondu du. Unamunoren aipatu eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismoa vs. liberalismoa gatazkaren interpretazio saio bat. Hala, bada, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa.

Azurmendik nobela horretan aurkitzen den filosofia aztertuko du. Ondorioztatuko du Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin aztertu eta baztertu duela euskal arazoa. Unamunok atzean utzi zuen Euskal Herri zaharra eta Espainiaren eraikitzeari ekingo zion. Horretarako baliagarri izango zaizkio axioma eboluziosta-positibista eta Herbert Spencer bezalako pentsalariak.

Azurmendiren hitzetan XIX. mendeko filosofia hori Unamunok berak gainditu zuen baina, ondoren, filosofia berria ez zion Euskal Herriari aplikatu. Gerraondoko euskal pentsamenduak egin zuen hori.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]