Balizko Arkeologia Gune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deban dagoen Praileaitz leizea Balizko Eremu Arkeologiko izendatu zen 1997 urtean

Balizko Arkeologia Gune bat, hainbat administraziotako legeetan garatu den forma juridiko bat da.

Burgos kaleko 7. atea. Beste kasko historikoekin gertatu den bezala, Urduñakoa ere Balizko Arkeologia Gune da.

Arkeologia Ondarearen barrua sartzen da eta aztarna arkeologikoak izan ditzaketen inguru, orube zein eraikinei ematen zaien izendapen legala da. Izendapenak babes legala ematea ere esan nahi du. Izendapen hori duten lekuetan, bertan egin daitezkeen obren aurretik, beharrezkotzat jotzen da ikerketa bat egitea, obra proiektuak orubearen edo eraikinaren balio arkeologikoetan edo izan dezakeen eragina zehazteko[1][2].

Legeetan zehaztutako forma juridikoaren izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAEko legedian, "Balizko arkeologia gune" figura juridikoa zehaztu da kasu horietarako, eta Frantzian, "zones de présomption de prescription archéologique" edo "ZZPPA" esamoldea erabiltzen da[2][3].

Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren nazio mailako Arkeologia planaren esparru programan[4], hainbat esamolde erabiltzen dira, eta adierazten du terminologia nahasgarria izan daitekeela: "zona de reserva arqueológica", "espacio de protección arqueológica"," zona de servidumbre arqueológica", "espacio de interés arqueológico" eta "zona de prevención arqueológica".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jaurlaritza, Eusko. (2012-07-27). «234/1996 DEKRETUA, urriaren 8ekoa, balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duena.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. a b (Frantsesez) «Zones de présomption de prescription archéologique» www.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  3. (Frantsesez) «La zone de présomption de prescription archéologique (ZPPA)» outil2amenagement.cerema.fr (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  4. (Gaztelaniaz) Plan nacional de arqueología. Programa Marco. Ministerio de Cultura y Deporte. Dirección general de patrimonio cultural y bellas artes. Subdirección General de gestión y coordinación de los Bienes Culturales.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]