Urduña
|
Urduña |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Urduña / Orduña | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Nerbioi ibarra |
||
| Alkatea | Carlos Arranz (Bildu) | ||
| Herritarra | urduñar[1] | ||
| Koordenatuak | 42°59′45″N 3°0′30″W / 42.99583°N 3.00833°WKoordenatuak: 42°59′45″N 3°0′30″W / 42.99583°N 3.00833°W | ||
| Eremua | 33,49 km2 | ||
| Garaiera | 293 m | ||
| Distantzia | 38 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48460 |
||
| Biztanleria | 4.237 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 126,52 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1229 | ||
| http://www.urduna.com/ | |||
Urduña[2] (ofizialki ele bietan Urduña / Orduña) Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarrean dagoena. Urduña geografikoki Araban kokaturiko Bizkaiko exklabea da, Burgosekin muga egiten duena. Horrela, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla medio. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Mendebaldean: Junta de Villalba de Losa, Berberana (Burgos) eta Aiara.
- Iparraldean: Aiara eta Amurrio.
- Ekialdean: Amurrio eta Urkabustaiz.
- Hegoaldean: Amurrio.
Kontzejuak [aldatu]
Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako Hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.
Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.
Ingurune naturala [aldatu]
Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.
Demografia [aldatu]
| Biztanleak (1900-2008) |
|---|
|
|
Historia [aldatu]
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.
XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.
XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.
XX. mende hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mende hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.
Politika [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Koldo Xabier Egiluz Isusi | 1999-2003 | EAJ |
| Ricardo Gutiérrez Tellaetxe | 2003-2007 2007-2011 |
EAJ |
| Karlos Arranz Diego | 2011-2015 | Bildu |
Kirolak [aldatu]
Urduñako udal pilotalekua 1931. urtean eraiki zen. 40 metro luze da eta 1983. urtea geroztik teilatua du. Udal igerilekuei dagokienez, hiru ditu: 50 metro luzerakoa (olinpiarra), 25 metrokoa eta haurrentzakoa.
Urduñar ezagunak [aldatu]
- Juan Ortiz de Zarate (1521-1576), konkistatzaile eta kolonizatzailea.
- Juan de Garay (1528 - 1583), esploratzaile eta kolonizatzailea.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Urduñako Udalaren webgunea
