Barne-hegaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Airbus A320, barne-hegaldietan asko erabiltzen den hegazkina.

Barne-hegaldia abiazio zibilaren barruko hegaldi komertzial bat da, non irteera eta helmuga herrialde berean gertatzen diren.

Soilik barne-hegaldiak zerbitzatzen dituzten aireportuak aireportu nazional bezala ezagutzen dira.

Barne-hegaldiak, oro har, nazioarteko hegaldi gehienak baino merkeagoak eta laburragoak dira. Nazioarteko hegaldi batzuk barne-hegaldiak baino merkeagoak izan daitezke, herrialde ezberdinetako bi hirien arteko distantzia laburra dela eta, baita barne-hegaldiak, herrialde txikiagoetan, batez ere asko ordaintzen duten negozio-bidaiariek erabil ditzaketelako ere, plazerezko bidaiariek, berriz, errepidea edo trenbidea nazio-mailan erabiltzen duten bitartean.

Herrialde txikiago batzuek, Singapurrek kasu, ez dute barne-hegaldi erregularrik. Barne-hegaldiak dira epe luzera hazkunde globalerako joerarik erakusten ez duen hegazkingintzako sektore bakarra, herrialde txikiek gero eta gehiago ordezkatzen dituztelako barneko ibilbide laburrak abiadura handiko trenekin, eta hau gertatzen da, munduko aireko ibilbide jendetsuenak barne-hegaldiak direlako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]