Batipelagiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eremu pelagikoaren mailen diagrama

Batipelagikoa edo batiala, ozeanoaren maila bati ematen zaion izena da. Ozeanoa, sakoneraren arabera, lau edo bost mailatan banatuta dago. Batiala edo batipelagikoa, 1000 metroko sakoneratik 4000 metrokoa arte zabaltzen da. Mesopelagikoa eta abisalaren artean dago, lehenengoaren azpian eta bigarrenaren gainean. Ozeanoko toki honetako ezaugarri nabarmen bat, presio hidrostatiko handia da.

Itsas biologian, habitat natural giro zehatz bat deskribatzen du halako sakoneratan aske igeri egiten duten eta bizi eta/edo elikatzen direnei erreferentzia egiten diena, eta sekula ozeanoaren gainazalera igotzen ez direnak. Toki bereziki gogor eta gordina da janari aurkitzeari dagokionean. Existitzen den elikagai bakarra, beste animalia batzuen harraparitzatik, mikroorganismoenak eta goitik erortzen diren detrituenak. Honegatik, arrain askoren funtzio metabolikoak motelak dira, aurreztu eta energia mantentzeko. Espezie batzuk ez dute begirik.

Arrainek kolore ilunak eta gorriak dituzte, aho handiak, zentzu organo garatuak eta argi organoak.

Existitzen den argi bakarra, izaki bioargiztatzaileena da, eta, iluntasunak, animaliak uneoro mehatxupean ez egotea eragiten du, ikusiak ez izateagatik, eta, horregatik, gihar ahulak dituzte, iritsiera handiko giharrak ez direlako.

Ozeanoaren toki honetan, animalia asko gorriak edo beltzak dira, eta gorria ez da islatzen, beltzaren antza hartuz, eta, argi eza dela eta, jada ez dago landare askorik fotosintesia egiten duenik. Animalien artean Melanocetus johnsonii eta txipiroi erraldoia daude. Azken hauek harrapatzeko asmoz, kaxaloteak eurengana jeisten dira, 3000 metroko sakonerara.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]