Behi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Behia, Zezena
Behia eta txahala.
Behia eta txahala.
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Azpifamilia: Bovinae
Generoa: Bos
Espeziea: Bos taurus

Behia (emea) eta Zezena (arra) bobidoen familiako ugaztun belarjale ungulatua da (Bos taurus), aspaldi etxekotua. Euren balio ekonomikoa dela-eta ustiatzen da, bereziki honakoak ateratzen direlarik:

Euskal Herrian ardi eta txerriekin batera abererik erabilienak dira. Herri batzuetan, India, adibidez, animalia sakratuak dira. Munduan gaur egun 1.300.000.000 behi daudela estimatzen da.

Carolus Linnaeus izan zen espezie izendatzen lehena eta hiru espezie ezberdin identifikatu zituen: Bos taurus, Bos primigenius eta Bos indicus. Gaur egun bigarrena desagertua dago eta orokorrean batu egin dira espezie trinomial bakar batean: Bos primigenius taurus izenekoa.

Eduki-taula

[aldatu] Izenak

Bos taurus espezieak ez du euskarako izen bakarra, sexu eta adinaren arabera izen desberdinak hartzen baititu:

  • Behi: eme heldua
  • Zezen: ar heldua
  • Idi: ar zikiratua
  • Txahal: gaztea
  • Bigantxa: 3-12 hilabetekoa
  • Biga: 1-3 urtekoa

Oro har behiei euskaraz abelgorriak esaten zaie (bertako arraza gorriei behintzat ), ardiei abelxuriak esaten zaie eta zaldi-behorrei abelbeltzak.

[aldatu] Zezena

Behiaren balio ekonomikoa dela-eta, arrak ernaltzeko erabili ohi dira. Espainia eta Frantzian, hala nola Amerika Latinarreko hainbat herrietan zezenketak egiteko erabili ohi diren. Estatu Batuetan ere, rodeoetan erabiltzen dira.

[aldatu] Euskal mitologian

Sakontzeko, irakurri: Behigorri

Behigorri edo Zezengorri euskal mitologiako izakia da, leizeetan bizi den izaki erasokorra. Behi edo zezen gorriaren itxura hartzen du, betizu bezalakoa, eta Mariren etxeak zaintzen ditu.

Zezen gorria Marirekin lotuta agertzen zaigu, eta askotan leize eta harpe ezberdinen zaindaria da. Beste batzuetan Mari bera da hauetako abere batean eraldatzen dena. Behiak ugalkortasunaren sinbolismoari lotuta egon dira zenbait kulturetan, eta dirudienez baita gurean ere. Hau litzateke Marirekiko beste harreman bat.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Behi
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak