Bektore
Wikipedia(e)tik
Bektore gezi batez irudikatzen diren objektu matematikoak dira. Geziaren luzerak magnitudea adierazten du, geziaren puntarik gabeko muturrak aplikazio-puntua, geziak espazioan duen orientazioak norabidea adierazten du eta geziaren mutur zorrotzak noranzkoa. Kontzeptuak zenbait erabilera ditu:
- fisikan, bektorea zera da, aplikazio-puntua, norabidea, noranzkoa eta magnitudea batera hartzen dituen adierazpen geometrikoa; adibidez, objektu baten azelerazioa;
- matematikan, bektorea aldi berean magnitudea eta noranzkoa duen kantitatea eta espazio bektorial baten elementua da;
- astronomian, zeruko gorputz baten zentroa gorputz horren inguruan biraka ari den beste gorputz baten zentroarekin lotzen duen lerroa;
- astronautikan, ibilbidearen norabidea.
| Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona lotura baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu lotura, artikulu egokira eraman dezan. |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.