Beldurrezko zinema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:Night of the Living Dead (1968) theatrical poster.jpg
Night of the Living Dead filmaren kartela.

Beldurrezko zinema beldurrarekin lotutako zinema generoa da. Ere esan daiteke, beldurra ematea dela bere oinarria. Halaber, literaturarena ere bada.

Lehendabiziko beldurrezko filmak literaturaren klasikoetan oinarrituak izan ziren, adibidez Dracula, Frankenstein, The Phantom of the Opera edo Dr. Jekyll and Mr. Hyde. Gero, literaturaren munstroak esplotatzen jarraitu arren, egungo bizitza modernoaren ziurtasun-gabeziak ere landu zituzten.

Kritikoek beldurrezko filmek biolentzia, aurrekontu urriko B filmak edo exploitation aldeak gehiegi erabiltzen dutela uste ere, ekoiztetxe eta zinema zuzendari nagusiek, tartean Alfred Hitchcock, Roman Polanski, Stanley Kubrick, Martin Scorsese edo Francis Ford Coppola, genero honetako filmak moldatu dituzte. Zenbait beldurrezko filmak, zientzia fikzio, fantastikoa, komedia beltza edo thriller atalak ere baditu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beldurrezko zinema Aldatu lotura Wikidatan
Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.