Beothuk hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beothuk hizkuntza

Ternuako Beothuk herria zenaren hizkuntza da Beothuka. Hazterren guti utzi izan du Beothukak eta, batzuetan hizkuntza-familia Algonkianoaren barnekotzat joagatik, ez zaio egundaino ahaiderik hatzeman izan.

Beothuken hizkuntzazko hondar hitz bakanak Demasduwit eta Shanawdithit bezalako gatibuenganik heldu izan ziren. Bada, bertzalde, Beothukezko kanta bat, Frank Speck antropologoak 1910. urtean Santu zeritzan Beothuk emazteki baten ahotik bildua (Beothuk and Micmac, New York 1922, 67. orr.); baina hutsuneak ditu testuak, eta ezin uler daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.