Bergarako ganibeta eta guraize industria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ganibeten eta arma zurien langintza oso garrantzitsua izan zen Bergaran. Aktibitate honek, bergarako historiaren garairik onena markatu zuen, baina ez zaio eman merezitako garrantzirik.

Burdinaren agertzeak eta burdin hori eraldatzeko lanbidea menderatzeak eragin nabarmena izan zuten bere ekoizpenenerako eta burdinaren inguru dena antolatzeko orduan, batez ere Deba ibaiak sortzen duen aranean, eta XVI. mendetik aurrera.

Bergarako eta Oñatiko herriak nabarmendu ziren ganibetak eta artaziak egiteko jardueratan, herri horietan bazirelako ofizial bat edo bi eta ikastun edo laguntzaile bat artisau-lanak eta eguneroko gailuak egiten. Produktu horiek penintsula osora esportatzen ziren mando-zainen bidez, eta gero, Ameriketara Debako portutik irten.

Horien osagarri zen beste industria bat ere bazegoen, zorroak, kirtenak edo ganibeten beste osagai batzuk egiteko. Jarduera ekonomiko guzti horrek, kalitatea zela eta ospe handia izan zuen zuen Arrasateko altzairua izenekoan oinarrituta zegoen eta.  Material hori, prozesu oso zehatz baten arabera, Udalaitz mendiko mineralarekin egiten zen.

Bergaran aiztogintzak eta artazigintzak garrantzi handia izan zuten, manufaktura-sektore ezberdinetako artisauen %40 jarduera horretan aritzera iritsiz. Adibide gisa, 1536 eta 1730 artean lan egin zuten 155 maisuen hiru laurdenak aiztogileak ziren, eta beste laurdena artazigileak.

Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak, garapen ekonomikoa bultzatu nahian, arreta handia jarri zuen jarduera horretan. Baina itxaropenak eta baikortasunak ez zuten asko iraun. Izan ere, Caracasko Konpainiak probintziarekin merkataritza jarduerak egiteko hornigaiak erosteari utzi zion. Ondorioz, garai batean lantegi horretan berrogeita zazpi ofizial izatetik, bost ofizial besterik ez izatera pasa ziren.

XIX. mendearen erdialdera, eta Industrializazioaren eskutik, ganibeten ekoizpena nabari aldatu zen, bestek beste, baliabide mekaniko berrien ondorioz, berdinak ziren piezaz osatutako sorta handiak egiten ari zirelako, artisau-lanaren kaltetan.

Deskribatu dugun egoera hori goitik behera aldatu zen XVIII. mendearen bigarren erdialdetik aurrera. Atzerapen teknologikoaren eta atzerriko produktuekiko lehiakortasunik ezaren ondorioz (produktu horiek merkeagoak ziren eta kalitate hobea zuten), hain oparoa izan zen industria hori krisialdi sakon batean murgildu zen. Ozta-ozta iraun zuen, Borboien monarkiak kolonietako merkatuari eta burdinaren manufakturak babesteko sistemari eutsi zien bitartean, baina ahuldu egin zen poliki-poliki, erabat desagertu arte.

Dena dela, manufaktura hori suspertzeko saio batzuk ere egin ziren. 1766. urtean, adibidez, ganibeten konpainia bat sortu zen, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak babestuta. Konpainia hori ganibetak eta beste tresna batzuk egiteko eta nazioartean banatzeko asmoarekin sortu zen, baina babes neurriak desagertu zirenean, ezin izan zuen lehiatu muga zergarik ez zuten atzerriko produktuen prezioekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]