Bes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bes eta Beset. Louvre.
Bes, Denderan.

Bes, egiptoar mitologiako jeinu babesle bat da, Inperio Berrian agertzen dena. Batzuetan, maitasun sexuala eta gozamen libertinoekin identifika daiteke. "Punteko Jauna" edo "Nubiako Jauna" titulua darama.

[aldatu] Ikonografia

Jeinu nanoa, bizarduna eta ile luzearekin, mingaina erakusten duena. Biluzik edo lehoi larru batekin estalia irudikatzen da. Bere eskuetan, musika tresnak edo aiztoak eusten ditu.

[aldatu] Mitologia

Ezkontzaren jainko zaindari bat zen, kuttun magiko ugaritan eta emakumeek eta umeek bere zaintza behar zuten toki askotan agertzen dena. Besek, loaldian eraso zezaketen jeinu gaiztoak aldentzen zituen, arrazoi honegatik buru euskarri formako kuttun ugaritan agertzen da. Gainera, bere itxura mehatxugarriak, narrasti eta intsektuen ziztada pozoitsuetaz babesten zuen; funtzio guzti hauetarako, harpa eta danborra bezalako musika tresnak erabiltzen zituen.

[aldatu] Eponimoak

Gadirreko feniziarrek, kokapen bat sortu zuten Bes uhartean (Yboshim). K. a. 654an, erromatarrek Ebusus deitu zuten uhartea, eta gaur egun Eivissa izena du.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak