Kutun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kutun japoniarra

Kutuna ustez, botere babesleak eta izpiritualak dituen objektu bat da, kutunaren jabearentzat. Oparotasun handiagoaren, zorte onaren edo jabearentzako maitasunaren ideiez ere lagundurik doa. Gizakien sineskeriazko praktiken zati da.

Kutunak, gizateriaren objekturik zaharrenetakoak dira, gizakiak, kutunetan, bere atzetik zihoazen zorigaiztoekiko ihesbidea ikus baitzuen, zorigaizto horiek fisikoak, moralak edo izpiritualak izan. Lehenengo kutunak objektu naturalak ziren: harriak, tailaturiko zura edo kristal naturalak, bere kolore, forma edo bitxitasunagatik preziatuak zirenak.

Beranduago, ohiko erabilerako objektuak izatea erabaki zen, norbaiten jabetzakoak izateagatik edo gertaeraren baten zati izan zirelako. Gorde egiten ziren, nolabaiteko boterea zutela uste baitzen.

Gaur egun, kutun mordoa dago, komertzialak nahiz pertsonalak, pertsona bakoitzak, modu subjektiboan balioztatzen baitu objektua, eta garrantzi ezberdina lortzen dute. Kutuna daraman pertsonak, bere sinesmen edo fedeagatik beste pertsona batzuei hau kontatzea edo ez kontatzea erabaki dezake, eta bere atxekitasuna banatu.

Kutunen adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kutun Aldatu lotura Wikidatan