Beti oporretan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beti oporretan
Datuak
Idazlea (2015)
GeneroaIpuin bilduma
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaNarratiba 114
Orrialdeak203
ISBN978-84-92468-79-9

Beti oporretan Harkaitz Canok 2015ean kaleratutako ipuin bilduma da, Susa argitaletxearen eskutik. Ipuin guztiak asteburu luze batean edo opor garaian gertatzen dira eta hortik datorkio izenburua. Xabier Montoiak 1995ean disko bat argitaratu zuen Beti oporretan izenburuarekin eta izenburu bera liburuan erabiltzeko baimena eskatu zion Canok Montoiari[1].

Hamalau ipuinek osatzen dute bilduma:[2]

  • Arrokarik altuena
  • Igerilekua
  • Ospakizuna
  • Sapore di sale
  • Maiatzaren 1eko zubia
  • Erreka
  • Boeing 767
  • Suedia ez da dirudiena
  • Safaria
  • Ikea Crufixion
  • Danubio mekanikoa
  • Etxeko giltzak
  • Belaontzia
  • Izar ozenak

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canok berak egin du ipuin bildumaren gaztelaniazko bertsioa, 2017an Seix Barralek argitaratua El turista perpetuo izenburuarekin.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]