Bezeroaren arretarako zerbitzu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bezeroaren arretarako zerbitzua: Bezero bati parkina SMS bidez nola ordaindu erakusten duen langile bat.

Marketinean, bezeroaren arretarako zerbitzua enpresa batek bere produktuak edo zerbitzuak eskuratu aurretik eta ondoren bezeroari argibideak, laguntza eta arreta eskaini eta haren kexak eta erreklamazioak jaso eta bideratzen dituen zerbitzua da. Salmenta ondorengo zerbitzua ere hartzen bere baitan, produktua konpondu eta horren mantenua eginez eta ordezko piezak eskainiz. Zerbitzuaren garrantzia produktu eta zerbitzu batetik bestera aldatzen bada ere, marketin politika integral baterako beharrezkotzat jotzen da bezeroaren arretarako zerbitzu egoki bat, bezero bat atenditzeko behar den denbora eta haren gogobetetzea kontrolatuz aldi berean.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bezeroaren arretarako zerbitzu Aldatu lotura Wikidatan