Bidoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plastikozko bidoiak, "Jerrycan" modeloa.

Bidoia (frantsesatik bidon) likidoei eusteko, garraiatzeko eta biltegiratzeko erabiltzen den ontzi hermetikoa da.

Edukiontzi mota bat izan daiteke, normalean zilindrikoa, hondo laua edo okertua duena, metalez, kartoiz, plastikoz edo kontratxapatuz egina, likido kopuru handiak garraiatzeko; baita botila arrunta baino edukiera handiagoa duen plastikozko ontzia ere.

Zurez egindako bidoiei upelak deitzen zaie.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]