Biskosa
Wikipedia(e)tik
Biskosa zelulosari lehenik soda kaustikoaren eragina eta gero karbono sulfuroarena jasanarazi ondoren lortzen den konposatua; kolore hori hila duen ore lirdingatsu baten itxuran azaltzen da, eta uretan urtu egiten da. Gauza askotarako erabiltzen da: zeta artifiziala egiteko, oihalak irartzeko, paperari kola emateko, eta abarretarako.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.