Bobo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blankoa plaza, arratsaldeko dantzalekua

Boboa Otsagabiko dantzetako pertsonaia da, bi aurpegiko maskaraduna.

Dantza-taldearen buru da, eta arlekinen antzeko jantzi gorri-berdea darama. Bere jantziak bi kolore hauekin jokatzen du, gorputzaren simetria azpimarratuz. Adibidez, galtzerdi bat berdea eta bestea gorria eramanez, edo mauka bat gorria eta bestea berdea. Dantza-zikloa sei dantzak osatzen dute, hauen artean lau makil-dantza direlarik. Azken dantzan, bi aurpegiko mozorroa erabiltzen du bobok, bata beltza eta bestea zuria. Txirikorda gorri-berdea ere eramaten du. Jaietako lehen egunean, irailaren 8an alegia, meza baino lehen Muskildako ermitan egiten dute dantza, eta arratsaldean Blankoa plazan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]