Borroka-arte

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:03, 15 apirila 2015
Miyamoto Musashi, borroka arteei buruzko Bost eraztunen liburua izeneko liburua idatzi zuena.

Borroka-arteak edo borroka arteakarte martzialak ere deituak— borrokako praktika eta tradizio kodetuen sistema zabalak dira, hainbat arrazoiz praktikatzen direnak: autodefentsa, lehiaketa, osasun fisikoa edo garapen fisiko eta espirituala. Terminoa Ekialdeko Asian sortutako hainbat borroka arteri lotuta ageri da askotan, baina jatorriz Europan erabili izan zen XVI. mendetik aurrera, bertan garatutako borroka sistemak izendatzeko.

Terminoa latinetik dator (euskaraz "Marteren artea"), eta erromatarren gerra jainkoa zen Marteren omenezkoa da.[1]

Borroka arte batzuk tradizionaltzat hartzen dira eta etnia, kultura edo erlijio bati lotuta daude; beste batzuk elkarte edo pertsonaren batek sortutako sistema modernoak dira.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Borroka-arte Aldatu lotura Wikidatan
  1. Clements, John. (2006ko urtarrila). A Short Introduction to Historical European Martial Arts. in: Meibukan Magazine. Special Edition No. 1, 2–4 or..