Brasilgo Senatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brasilgo senatua osoko bilkuran 2006ko urriak 17an

Brasilgo Senatu Federala, Brasilgo Kongresu Nazionalaren ganbera garaia da.

Brasilgo Inperioaren lehen konstituzioarekin batera sortua izan zen, 1824an eman zen konstituzioa. Erresuma Batuko Loren Ganberan oinarritzen zen, baina, Errepublika aldarrikatu zenean, AEBetako Senatuaren antzeko eredu bat hartu zuen.

2007ko abendutik, Senatuko presidentea Garibaldi Alves Filho da.

Osaketa

Senatuak, 81 senatari ditu, 3, Brasilgo estatu bakoitzeko.

Senatariak, zortzi urteko agintaldi batetarako aukeratzen dira, hauteskundeak, lau urtetik behin egiten direlarik, lehenik, heren bat berritzen delarik, eta, lau urte beranduago, gainontzekoak. Hauteskundeak, 1994tik, presidentzialak eta estatalekin batera egiten dira.

Egungo Partaideak

2006ko Brasilgo hauteskunde orokorretan, honako senatari konposaketa hau aukeratua izan zen:

Senatuaren Konposaketa 2007rako

Alderdia Senatariak 2006an aukeratuak
Fronte Liberalaren Alderdia (Partido da Frente Liberal) 18 6
Mugimendu Demokratiko Brasildarraren Alderdia (Partido do Movimento Democrático Brasileiro) 25 4
Sozial Demokrazia Brasildarraren Alderdia (Partido da Social-Democracia Brasileira) 15 5
Langileen Alderdia (Partido dos Trabalhadores) 11 2
Alderdi Demokratiko Laborista (Partido Democrático Trabalhista) 5 1
Alderdi Laborista Brasildarra (Partito Trabalhista Brasileiro) 4 3
Alderdi Sozialista Brasildarra (Partido Socialista Brasileiro) 3 1
Alderdi Liberala (Partido Liberal) 3 1
Brasilgo Alderdi Komunista (Partido Comunista do Brasil) 2 1
Brasilgo Alderdi Errepublikarra (Partido Republicano Brasileiro) 2 0
Alderdi Progresista (Partido Progresista) 1 1
Alderdi Popular Sozialista (Partido Popular Socialista) 1 1
Alderdi Berritzaile Laborista Brasildarra (Partido Renovador Trabalhista Brasileiro) 1 1
Guztira 81 27