Lorden Ganbera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Royal Coat of Arms of the United Kingdom.svg
Lorden Ganbera
House of Lords
PalaceOfWestminsterAtNight.jpg
Westminster jauregia, Lorden Ganbera bertan kokatzen da.
Mota Goi Ganbera
Lore-hizlaria Helene Hayman
Parlamentariak 743
Alderdiak Laboristak, Kontserbadoreak, Liberal Demokratak, Elizaren Apezpikuak, Alderdi Independentea
Egoitza Westminsterreko Jauregia, Westminster. London
Erresuma Batua Erresuma Batua
http://www.parliament.uk/lords

Lorden Ganbera[1] (ingelesez: House of Lords) Erresuma Batuko Legebiltzarreko goi ganbera da. Legebiltzarrak, Subiranoa eta behe ganbera edo Komunen Ganbera ere hartzen ditu. Westminster jauregian kokatzen da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganberaren jatorria, XIV. mendean dago, eta, ordutik, ia etengabeko existentzia izan du, izena, 1544an hartu zuen arren. 1649an abolitu zuen Oliver Cromwell iraultzaileak, eta 11 urte beranduago, 1660an berrezarria.

Gaur egun, paper sinboliko eta tradizional bat du. 1911n, Parliament Acta onartu zen, honen bidez, Lorek, aurrekontuak izan ezik, legedi ororen onarpena urte betez atzera zezaketena, baina sekula ez arbuiatu. 1968an, bertako partaideen pribilegio aristokratikoekin amaitu nahi zuen erreforma egitasmo bat onartu zen. Tony Blairren gobernuak, ganbera honi garrantzia kentzeko erreforma legegileak jarraitu ditu; 1999an, Lordak oinordekotzarik gabekoak zirela adierazi zen, baizik eta aristokraten artean aukeratuak. Gaur egun, soilik Norfolkeko Dukea eta Choldmondleyko Markesa dira oinordekotzadun Lor bakarrak, Estatuko Ofizial Handiak izateagatik. Norfolkeko Dukea, legebiltzarra irekitzen duena da, baita errege-erreginen koroaketaz eta estatu hiletez arduratzen dena ere. Bere aldetik, Lorden Ganbera, 1998 eta 1999 bitartean, Augusto Pinochet jenerala auziperatzeko ere erabili zen, Londresen, 1998ko urriak 16an atxilotua izan zena. Orain arte, ganbera garaia 746 partaidez osatua dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorden Ganbera Aldatu lotura Wikidatan