Burrunbagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burrunbagailuaren ikurra.

Burrunbagailua (ingelesez: Buzzer) hotsak sortzen dituen gailu elektronikoa da. Hots-iturriaren arabera, ondorengo sailkapena egin daiteke: mekanikoa, elektromekanikoa eta piezoelektrikoa. Burrunbagailuak iratzargailuetan, tenporizadoreetan eta antzeko beste zenbait gailutan erabiltzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektromekanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph Henryk asmatu zuen lehenengo burrunbagailu elektrikoa 1831n. Batez ere ateetako txirrinatzat erabili izan ziren 1930eko hamarkadaren hasierara arte, doinu eztiagoko txirrinak agertu zirenean.

Piezoelektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burrunbagailu piezoelektrikoak Japonian asmatu ziren eta 1970eko eta 1980ko hamarkadetan gailu elektroniko askotan txertatu zituzten.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]