1980ko hamarkada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1980ko hamarkadak 1980etik 1989. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.

Hamarkadak: 1970koa - 1980koa - 1990koa
Urteak: 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989


Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1982an "Internet Protocol Suite" (TCP/IP) delakoa estandarizatu eta mundu mailako sarearen kontzeptua zabaldu zuten.
  • 1988an Stephen Hawking zientzialari britainiarrak "A Brief History of Time" liburu ezaguna argitaratu zuen, "Big Bangetik zulo beltzetara".
    • Bostongo Whitehead Institutuko zientzialariek, gizakiaren sexua erabakitzen duen genea (TDF) bakartzea lortu zuten, Y kromosoman dagoena eta gizonezkoetan bakarrik dagoena.
    • Japonian munduko urpeko tunelik luzeena ireki zuten, Hondoko eta Hokkaidoko uharteen artekoa.
    • Kablezko transmisio-sistemarik modernoena inauguratu zen, zuntz optikozkoa, alegia.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1983ko abuztuaren 25ean Bilbo eta Nerbioi ibarra (Bizkaia eta Araba) erasan zituzten uholdeek guztira 39 hildako eta 8 desagertu utzi zituzten, bai eta 200.000 milioi pezetako kalte ekonomikoak ere.
    • Maiatzaren 11an "Confederación de Trabajadores del Cobre" sindikatuak antolatu zuen Txilen nazio mailako lehenengo protesta Pinocheten erregimenaren aurka. Aurreko urtetik herrialdeak pairatzen zuen krisialdi ekonomiko latza, diktaduraren errepresio politikoa eta indarkeriaz gain
    • Urriaren 16an Lasa eta Zabalaren hilketa eragin zuen GALek, talde horren lehenengo ekintza izan zena. 1987 arte 27 pertsona hil eta 26 zauritu egin zituzten.
    • Abenduaren 10ean Raúl Alfonsín Argentinako presidente izendatu zuten, herrialdean demokrazia berreskuratuz diktaduraren garaiaren ostean.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1985eko uztailaren 6an Lluís Llachek jendetza erakarri zuen Camp Noun eskainitako kontzertura, 100.000 pertsona baino gehiago bilduz. "Camp del Barça, 6 de juliol de 1985" diskoa grabatu zuen bertan zuzenean.
    • Uztailaren 13an Bob Geldofek abiatutako ekimenaren ondorioz "Live Aid" izeneko kontzertu gogoangarriak egin zituzten batera Wembley estadioan Londonen (72.000 perstona) eta John F. Kennedy estadioan Philadelphian (100.000 pertsona). Miloika pertsonak ikusi eta entzun ahal izan zituzten telebista eta irratiaren bidez munduan zehar. Artisten artean Status Quo, Queen, U2, David Bowie, Paul McCartney, Madonna eta Tina Turner egon ziren. Etiopiak jasandako gosetearen ondorioen aurka egin zuten ekimena.
    • Urte hartan bertan Kortatu talde gipuzkoarrak, Euskal Rock Radikalaren ikur nagusietakoa, taldearen izen bereko albuma argitaratu zuen.
  • 1986an Milladoiro talde galiziarrak Goya Saria eskuratu zuen "La mitad del cielo" pelikularen soinu bandarengatik.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981ean Bernard Hinaultek Frantziako Tourra irabazi ziuen hirugarren aldiz. 1982an eta 1985ean irabazi zituen laugarrena eta bosgarrena, bere azkenak. Hamarkada eta lasterketa honetan garaipen gehien lortutakoa izan zen.
    • Apirilaren 26an Real Sociedad Donostiako futbol taldeak bere historian lehenengo aldiz Espainiako Liga txapelketa irabaztea lortu zuen, Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi bezalako jokalariek talde mitikoa osatzen zutela eta Alberto Ormaetxea entrenatzailea zelarik. 1982an arrakasta bera errepikatuko zuten.
  • 1983 eta 1984an Bilboko Athletic Klubak Espainiako Futbol Liga irabazi zuen, historiako bere zazpigarrena eta zortzigarrena, Argote, Zubizarreta, Dani eta Goikoetxea jokalariekin, besteak beste, eta Javier Clemente entrenatzailearekin.
  • 1985ean Saski Baskonia taldeak, "Caja de Alava" izenarekin, historiako bere lehenengo titulua irabazi zuen, Asoziazio Kopa hain zuzen ere CAI Zaragozaren aurka.

Pertsona esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikhail Gorbatxov SESBeko presidente komunista izan zen 1985 eta 1991 artean. Glasnost eta Perestroika prozesuei esker erregimen zaharra bertan behera utzi eta Gerra Hotza amaitzen laguntzeagatik Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen 1990ean.
  • Ronald Reagan AEBetako presidente errepublikarra izan zen 1981 eta 1989 artean. Gerra Hotzaren garaian nabarmendu zen komunismoaren aurkako politikagatik, baita Iran, Nikaragua, Libia eta Grenadan egindako interbentzio militarrengatik.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1980ko hamarkada Aldatu lotura Wikidatan