Buruko beheko muskulu laprana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buruko beheko muskulu laprana
Xehetasunak
ArteriaArteria bertebrala
ZainaZain bertebrala
NerbioaC1 nerbioaren adar dortsala (nerbio subokzipitala)
Identifikadoreak
Latinezmusculus obliquus capitis inferior
TAA04.2.02.007
FMA32528
Muskuluen terminologia anatomikoa

Buruko beheko muskulu laprana, garondoko muskulu lapran laburren artean luzeena da. Garondoko muskulu lapranen artean aurkitzen dira buruko beheko muskulu laprana eta buruko goiko muskulu laprana.

Jatorria eta ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu honen jatorria axisaren arantza apofisia da eta bere ezarpena atlasaren zehar apofisia.

Inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio subokzipitala arduratzen da muskulu honen inerbazioaz, hau da, C1 nerbioaren adar dortsala. Nerbio hau guztiz motorra da. Gainera, beheko muskulu lapranaren azpitik C2 nerbio aterako da, nerbio okzipital nagusia, sentikorra dena.

Odoleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu honen odoleztapenaz orno arteko zain eta arteriak arduratzen dira.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzioari dagokionez, bi ekintza betetzen ditu. Alde batetik, uzkurketa unilaterala denean buruaren errotazio ipsilaterala emango da, hau da alde bereko errotazioa. Bestalde, uzkurketa bilaterala denean, buruaren hedapena gauzatuko da.

Gehigarria: Garondoaren triangelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garondoko triangelua

Buruko beheko muskulu laprana, garondoko triangelua osatzen du buruko goiko muskulu laprana eta buruko atzeko muskulu zuzen nagusiarekin batera. Beraz, hauek izango dira aipatutako triangeluaren hiru mugak:

  • Goitik eta alde lateraletik: Goiko muskulu laprana
  • Barrutik eta alde medialetik: Muskulu zuzen nagusia
  • Behetik eta alde lateraletik: Beheko muskulu laprana

Triangelu honen barruan C1 nerbioa, nerbio subokzipitala, eta orno arteria aurkitzen dira.

Irudi osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Michael Schünke, Erik Schulte, Udo Schumacher. Prometheus. Texto y atlas de anatomía. Tomo 1. Ed. 3 (2014). ISBN 8498357640</ref>