CSMA

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

CSMA (Carrier Sense Multiple Access, eramailearen detekzio bidezko sarbide anizkoitz)

Informazioa bidali baino lehenago, estazioak transmisio-bidea entzuten du eta libre dagoenean transmititzen hasten da. Transmisio-bidea libre ez badago, libre egon arte itxaroten du. Kasu honetan estazioek aukera bi daukate :

  • Transmisio-bidea (Sarea) entzuten jarraitu, libre egon arte, hots, “1-iraunkortasuneko CSMA” teknika . Behin eta berriz saiatzen delako transmisio-bidea entzuten “1-iraunkor” deitzen zaio (probabilitatea %100=1/1=1).
  • Beste aukera “CSMA ez iraunkorra” deitzen da. Transmisio-bidea hartuta badago transmisioa hurrengorako uzten da, baina bestearekin alderatuz denbora tarte aleatorio bat itxarongo du berriz transmisiori saiakerari ekiteko.


CSMA prozeduran estazio igorleak mezua transmitituz aparte, beste seinale bat bidaltzen du gainerako estazioei transmisio-bidea okupatuta dagoela adierazteko, eramailea (carrier) hain zuzen. Transmisio-bidea libre dagoenean estazio igorleak mezua bidaltzen du eta estazio hartzailearen onespen-agiria (ACK) itxaroten zain dago. Seinale hau ez badu jasotzen edo ezezko bat jaso ezkero, estazio igorleak suposatzen du talka bat egon dela eta prozesu berriz abiatzeko denbora aleatorio bat itxarongo du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]