Andrew Stuart Tanenbaum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andrew S. Tanenbaum

Andrew Stuart "Andy" Tanenbaum (New York, 1944ko martxoaren 16a -) Amsterdameko Vrije unibertsitateko sistemak saileko zuzendaria da. Heziketa helburuekin UNIX sistema eragilearen doako berdina Minix sortzeagatik, ezaguna da Tanembaum. Baita informatikako liburuengatik ere.

Eduki-taula

Hezkuntza [aldatu]

New York (AEB) hirian jaio zen, nahiz eta gero White Plains-en hazi. 1965. urtean Massachusetss Institutu Teknologikoan (MIT bezala ezagunagoa) fisikan lizentziatu zen. 1971. urtean Kaliforniako Berkeley unibertsitatean doktoretza atera zuen. Geroago bere emaztearekin Herbeheretara bizitzera aldatzen da, baina oraindik Estatu Batuen herritartasuna mantentzen du. 2004. urtetik aurrera konputagailu arkitektura eta sistema eragileko irakaslea da Vrije unibertsitatean.

Sistema eragileak [aldatu]

1987. Urtean Minix sistema eragilea sortu zuen, heziketa helburuekin UNIX sistema eragilearen doako berdina, geroago Linux sortzeko lagungarri zena.

199. urtean Linus Torwalds-ekin, Linux-en sortzailea, eztabaida sutsua izan zuen Usenet-en bidez, sistema eragilearen nukleoa zelako izan behar zen, nukleo monolitikoa ala mikronukleoa. Tanembaum-ek mikronukleoaren aldekoa zen, bere ustetan etorkizuneko sistema eragileko nukleoak mikronukleokoak izango zirena ziur baitzegoen.

Vrije unibertsitate-eko beste kideekin batera mikronukleoan oinarritutako Amoeba izeneko sistema eragile banatua sortu zuen.

Globe, mundu-mailako sistema banaturako azpiegitura hornitzen duen softwarea sortzailea da ere.

Liburuak [aldatu]

Informatikako liburuengatik oso ezaguna da, goi mailako ikastetxeetan gehien bat. Hauen artean nabarmenduko ditugu:

Ondorengo esteketan Tanembaum-en liburuen eta argitalpenen zerrenda osoa aurki dezakezu.

Kanpo loturak [aldatu]