Cache memoria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Informatikan, cache memoria edo aurrememoria memoria nagusiaren datu kopiatu batzuen bilduma da. Memoria nagusia prozesagailua baino askoz motelagoa da, gainera azken honek memoriako datu/aginduak atzitu behar dituenez memoriak sistemaren atzipen denbora moteldu egiten du. Horretarako erabiltzen da cache memoria, behar diren datu/aginduak azkar atzitzeko posibilitatea izateko. Cache memoria prozesagailutik hurbil dago eta bere atzipen denbora memoria nagusiaren atzipen denbora baino askoz azkarragoa da.

Behin datu/agindu bat behar denean, lehenik cachean begiratuko da. Cachean baldin badago bertatik atzituko da. Bestela memoria nagusitik ekarri beharko da cachera eta bertatik atzitu.