CajaSur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
CajaSur
Mota Aurrezki Kutxa
Sektorea Finantza
Sorrera 1864
Egoitza Kordoba
Merkatuak Espainia
Irabaziak 114 milioi euroko galera[1] (2010eko lehen hiruhilabetea)
Langileak 3.518 (2010)
Webgunea http://www.cajasur.es/

CajaSur (Kordobako Aurrezki Kutxa), izen bereko probintziako aurrezki kutxarik garrantzitsuena da. Kordobako aurrezki kutxa berez 1864an sortu bazen ere, CajaSur, Espainia osoan 1990eko hamarkadan egindako fusioen ondorio da. 1995ean elizaren jabetzako Monte de Piedad y Caja de Ahorros de Córdoba eta Kordobako probintziako diputazioak zuzendutako Caja Provincial de Ahorros de Córdoba batu ziren. Aurrezki kutxaren jabea BBK da.

Eskuhartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CajaSur-ren egoitza nagusia.

Hilabete askotan zehar Espainiako Bankuak beste aurrezki kutxa batekin batzera bultzatu nahi izan zituen CajaSur zuzentzen zuten arduradunei, baina azkenik hauek bat Unicajarekin adostutako bat egiteari uko egin, eta Espainiako Bankuak Cajasurren eskuartzea beste irtenbiderik ez zuen izan, higiezinen sektoreak egindako inbertsio handiek eragindako galerek aurrezki kutxaren etorkizuna arriskuan jartzean. Eskuartzea 2010eko maiatzaren 21etik maiatzaren 22rako gauean eman zen argitara[2].

2010eko esleipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko uztailaren 16ean Espainiako Bankuak CajaSur enkatera atera zuen eta BBK-k lortu zuen CajaSurren jabe berria izatea.[3] BBk-k enkantean Caja Madrid, BBVA eta Unicajari irabazi zion.[3]

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrezki kutxak azken urteetan izandako presidenteak:

Presidentes

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]