Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
| Banco Bilbao Vizcaya Argentaria | |
|---|---|
| Leloa | Adelante |
| Mota | Sozietate Anonimoa |
| Sektorea | Bankua |
| Sorrera | 1857 |
| Egoitza | Bilbo |
| Presidentea | Francisco Gonzalez |
| Merkatuak | Espainia eta Hego Amerika |
| Salmentak | 20.910 milioi euro (2010) |
| Irabaziak | 4.606 milioi euro (2010) |
| Langileak | 106.980 (2010) |
| Eskumendekoak | BBVA Bancomer, Anida Inmobiliaria |
| Akziodunak | Jove, Portillo, Telefonica |
| Web orria | http://www.bbva.es |
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) 2000. urtean, Bilbao Vizcaya eta Argentaria banketxeek eginiko bateratzearen ondorioz sorturiko bankua [1]. Aurretiaz, Banco de Vizcaya eta Banco de Bilbao 1988. urtean batuak izan ziren. Egoitza soziala Bilboko San Nikolas plazan duen arren, egoitza operatiboa Madrilen kokatuta dago. Gaur egungo bankuaren zuzendaritza gero eta dibisio eta departamentu gehiago ari da eramaten Madrila.
Etekin gehien lortzen dituen euskal enpresa da, 3.806 milioi euroko irabazia izan zuen 2005ean. Nazioarte mailan eginiko inbertsioak direla eta, gaur egun, etekinaren gehiengoa Amerikatik dator, bereziki Mexikotik. 2005. urtean Italiako Banca Nazionale del Lavoro bankua erosteko saiakera egin zuen, baina, azkenik, BNP Paribas banku frantziarrak BNLgatik gehiago ordaindu eta bankuaren jabe egin zen.
2004tik aurrera, bertako banku batzuk erosi eta BBVAK Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuetan duen presentzia areagotu du. 107.000 langile inguru ditu, 47 milioi bezero gutxi gora-behera munduan zehar banaturik eta 1 milioi akzionista inguru.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
BBVA 1999an sortu zen, bi banku indartsu batu zirenean:
- Banco Bilbao Vizcaya (BBV), 1988 sortua hurrengo bankuak batuz:
- Banco de Bilbao, 1857an sortua Bilbon.
- Banco de Vizcaya, 1901ean sortua Bilbon.
- Argentaria (Corporación Bancaria de España), 1991n sortutako entitate publikoa eta 1993 eta 1998 bitartean pribatizatua; hau ere jabetza publikoko banku ezberdinek osatu zuten:
Era berean, BBV eta Argentaria batu zirenean, beste hainbat entitate ere fusionatu ziren, Banco de Alicante, Banco del Comercio edo Banca Catalana kasu.
Kirol patrozinioak [aldatu]
Futbola [aldatu]
2008/09 denboraldiaz geroztik, bankuak Espainiako Futbol Ligako Lehen Maila babesten du. Munduko Ligarik hoberena izena hartzen duenak deitura aldatu zuen lehen aldiz eta BBVA Liga ezarri zuen. 3 urterako aurreikusi zen patrozinioa LFP eta bankuaren arteko akordio baten ondorio izan zen eta, gerora, 2013ra arte luzatuko zuten [2]. Hori gutxi balitz, 2006/07ko kanpainaz geroztik, Bigarren Maila ere babesten du, Liga adelante deituko zaiona, bankuaren esloganari erreparatuz.
2012az geroztik, Argentinan, ohore gehieneko bi klub handiren babeslea da: Club Atlético Boca Juniors eta Club Atlético River Plate, ekipo hauen kamisetetan, BBVA logoa agertzen dutelarik[3].
Saskibaloia [aldatu]
2010. urtatik aurrera, NBA ere patrozinatzen du, nazioartean proiekzio eta segimendu gehien duen kirol-liga. Iraungo zuen 4 denboraldietako bakoitzerako 100 milioi dolarreko babes akordioa sinatu zuten eta NBAren banku ofizial bihurtu zuen[4].
Akziodunak [aldatu]
2011ko abenduaren 31ra arte harpidetutako BBVAren kapital soziala ia 5 mila milioi akzioz ordezkatuta dago, denak klase eta serie berekoak.
2010eko amaieran bankuak emandako datuen arabera, akzioak inbertitzaile txikien artean banatuta daude eta Inveravante Inversiones Universales sozietateak, berriz, akzioen %20,07 ditu. Akziodunen artean, %46,1 ez dira Espainian bizi eta geratzen diren %53,9 bai. Hauetatik %40,5 partikularrak dira, %5,9 inbertsore instituzionalak, %5 finantza-entitateak eta %2,5 langileak dira.
BBVAren eskumendeko enpresak [aldatu]
| Enpresa | Akzioen %a | Kontseilariak |
|---|---|---|
| Telefonica | %6,961 | 2 |
| ACS | %3,127 | 0 |
| Bolsas y Mercados Españoles | %6,619 | 2 |
| Metrovacesa | %11,433 | 2 |
| Sol Meliá | %3,116 | 0 |
| Tubos Reunidos | %23,403 |
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.ucm.es/info/jmas/doc/bbva.htm
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.elconfidencial.com/deportes/prorroga-patrocinio-espanola-futbol-20101006-70245.html
- ↑ (Ingelesez)http://www.impulsonegocios.com/contenidos/2012/01/02/Editorial_17497.php
- ↑ (Ingelesez)http://economia.elpais.com/economia/2010/09/13/actualidad/1284363178_850215.html
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Bilbao Vizcaya Argentariaren webgunea
- (Gaztelaniaz) BBVA Ligaren webgunea
- Grupoaren webgune ofiziala
- BBVA Fundazioa
- BBVA Prentsa Aretoa
| Espainiako bankuak | ||
|---|---|---|
|
Banca March • Banco CEISS • Banco Mare Nostrum • Banesto • Bankia • Bankinter • Bankoa • BBK Bank • BBVA • Caja3 • CaixaBank • Banco Etcheverría • Banco Gallego • Banco Guipuzcoano • Banca March • Openbank • Banco Pastor • Banco Popular • Banco Sabadell • Banco Santander • Banco de Valencia • Liberbank • NCG Banco |
||
| Burtsan kotizatzen duten Euskal Herriko enpresak | ||
|---|---|---|
|
Azkoyen • Banco Guipuzcoano • Baron de Ley • BBVA • Befesa • Bodegas Bilbainas • CAF • Cementos Portland • CIE Automotive • CVNE • Faes Farma • Gamesa • Iberdrola • Tavex • Tubacex • Tubos Reunidos • Urbar Ingenieros •Vidrala • Viscofan |
||