Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra (CITEAN) Innvación Tecnológica de Automoción de Navarra erakundeari dagokio. Iruñeko Tajonar kalean dauka egoitza[1]. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da eta bertan partizipatzen dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta berrikuntzan laguntzen duten beste erakunde batzuek.

CITEANen egitekoa da ikerketa, garapen eta berrikuntzako behar eta espektatiba teknologikoak asetzea automobilgintzako enpresetan, unibertsitateetan eta beste erakunde batzuetan. Jardun-lerro hauek dauzka: iraunkortasuna eta nekea; piezen, osagaien, sistemen eta automobil osoaren zinematika eta dinamika; diseinua eta analisi estrukturala nahiz termiko estrukturala; akustika eta bibrazioak.

Jardun-lerro horien barruan, espezializazio hauek dauzka: xasisa (esekidura, direkzioa, frenoak, ardatzak), ihesak, eserlekuak, 3.000 kg bitarteko pisu gordineko ibilgailuak eta 200 km/h-ko lastertasun maximoa. CITEANen ikerketako eta zerbitzuetako eskaintza teknologikoan, alderdi hauek ageri dira: diseinuko ingeniaritza eta simulazio birtuala, ibilgailu osoaren edo ibilgailuen osagaien entsegu-laborategia, probako pistetarako ekipamendua, I+G bulegoak, materialak, mekatronika eta zaintza estrategikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]