Automobil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auto hitzak artikulu honetara dakar. Epailearen erabaki agiria gaitzat duen artikulua, berriz, hau da: Auto (zuzenbidea).
Automobil zenbait, historian zehar.

Automobila, autoa edo beribila gurpildun motorezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla, batetik zortzi pertsona artera garraia ditzaketela, normalean lau gurpil dituztela eta batez ere pertsonak (ez ondasunak) garraiatzeko sortuak direla. Hala ere, terminoa ez da oso zehatza, zeregin berak egiteko erabiltzen diren ibilgailu-mota asko baitaude.

Gaur egun 600 milioi automobil inguru daude munduan (gutxi gora-behera auto bat hamaika pertsonako). 2007an 806 milioi auto eta kamioi arin zeuden, eta mila milioi m³ gasolina eta diesel erre zituzten urte horretan. Kantitate horiek handitzen ari dira, batez ere Txinan eta Indian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automobil hitza frantsesetik etorri zaigu (automobile), eta jatorria grezierako αὐτός (autós, "norbera") eta latineko mobilis ("mugikor") dira, alegia, berez mugitzen den ibilgailua adierazten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko auto antzekoak lurrinez mugitutako ibilgailuak ziren, XVIII. mendean, baina XIX. mendera arte ez zuten asmatu eztanda motorra, eta 1895ean eman zioten lehenbiziko patentea gasolina auto modernoari, Estatu Batuetan. Zehatzago, 1891ko irailaren 20an gasolinarekin zebilen lehen autoa irten zen Springfielden (Masachusets, AEB), baina 1896an hasi ziren salmentak. XX mendeak ordura arte egina osatu eta hobetu egin du eta egunetik egunera aurrera egiten ari dira bide horretan eta bide berriak urratzeko ahaleginetan.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pistoi batek lan guztia egiteko behar dituen 4 atalak erakusten dituen irudia

Osagai edo atal bat baino gehiago ditu autoak; besteak beste: motorra, mugiarazten duen indarra ematen diona; indar eragile hori gurpiletara eramango duten atal mekanikoak; zoruko gorabeherek eta eragindako astinaldiak moteldu eta egonkor eta eroso bihurtzen duen suspentsioa; galgak, lastertasuna gutxitzeko edo autoa erabat gelditzeko erabiliak; gida sistema, gurpilak nora nahi den hara zuzentzen dituena; karrozeria, autoa estaltzen duena eta jendea nahiz gauzak barruan eramaten dituena; horiei denei gurpilen gainean doan txasi edo armazoiak eusten die. Autoa ibil dadin, hiru gauza dira beharrezkoak:

  1. Abian jarri; horretarako, ukipen giltzari eragin behar dio gidariak eta, bildutako indarra libre geratu eta motorrera joan ondoren, lastergailua zapaldu eta gasolina pasako da karburagailura, han airearekin nahastu eta zilindroetan gertatutako leherketatxoen ondorioz motorra pizteko.
  2. Motorraren indarra gurpiletara pasa; abiaraztekoari zapaldu eta abiadura kaxa mugituta, eta automatikoetan bere kasa, motorreko indarra gurpiletara joaten da eta mugitu egiten ditu.
  3. Lastertasunari neurria hartu; behin abiatuz gero, eskuz eragin beharreko abiadura kaxa duenean, hura mugitu beharko du gidariak, lastergailuarekin egin ezin duen lastertasun aldaketa egin behar badu, eta aldaketa automatikoa duten autoetan, berriz, bere kasa gertatzen da hori bera. Gaur egun aldaketa eta aurrerapen ugari ari dira egiten etengabe autoetan, bai gurpil, gidagailu, frenu, motor, argi, eserleku eta abarretan, eta horrek hobekuntzak ekarri ditu, batez ere segurtasunari eta erosotasunari dagokionez.

Automobil motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Automobil Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: automobil .