Cheirogaleidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Cheirogaleidae
Phaner furcifer
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Ugaztuna
Azpiklasea: Theria
Infraklasea: Eutheria
Ordena: Primates
Azpiordena: Strepsirrhini
Infraordena: Lemuriformes
Familia: Cheirogaleidae
Gray, 1873
Halbmakai world.png
Generoak

Cheirogaleidae strepsirrhiniren barneko familia bat dira. Bere barruan hainbat lemuriformes txiki daude. Guztiak Madagaskarren bizi dira.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Cheirogaleidaeak beste lemur espezie batzuk baino txikiagoak dira eta primate guztietan txikienak. Larru leuna dute eta ile luze gris-marroia. Tipikoki belarri txikiak dituzte, begi itxi txikiak eta hanka luzeak. Strepsirrino guztikek bezala hanketako bigarren behatzean atzapar luzeak diutzte. 13 eta 28 zentimetro arteko tamaineraino hazten dira eta oso isats luzea dute, askotan euren gorputza baino luzeagoa. Ez dute 500 gr. baino gehiago pisatzen eta gutxi batzuek 60 gramo baino ez dute pisatzen.[1]

Gautiarrak dira eta zuhaitzetan bizi dira. Oso ondo igotzen dira zuhaitzetara eta jauzi luzeak egiteko gai dira. Lurrean egoten diren gutxietan saltoka ibiltzen dira. Zuhaitzetako zuloetan bizi dira normalean bakarrik eta batzuetan bikoteka.

Begietan tapetum lucidum bat dute, gauetan hobe ikusteko aukera ematen dien mintza. Espezie batzuek hibernatzen dute eta horretarako isatsa eta hanketan gantza metatzen dute. Ebakortz luzeak dituzte goikaldean. Euren hortzeri-formula honako hau da:

     Hortzeri-formula    
2.1.3.3
2.1.3.3

Orojalean dira eta euren dietan fruituak, loreak, hostoak eta intsektu, armiarma eta ornodun txikiak daude.

Emeek hiru titi pare dituzte. 60 eguneko gestazioaren ostean 2tik 4ra kume dituzte. Bost edo sei asteren buruan titia kentzen zaie eta urte bat betetzerakoan heldutasun sexualera iristen dira. Gehienez ere 15 urte betetzen dituzte.

[aldatu] Sailkapena

Cheirogaleidae[2]



Microcebus



Mirza




Cheirogaleus





Allocebus



Phaner





[aldatu] Egoera

Espezie guztiak bizi dira arriskuan eta asko azkeneko mendeetan desagertu dira. Euren bizi esparrua oso txikia denez hauen aldaketak desagerpenak ekar ditzake.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Macdonald, D., Martin, Robert D. 1984. The Encyclopedia of Mammals Facts on File, New York, 126-127 or. ISBN 0-87196-871-1
  2. Cherigaleidae - Tree of Life

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak