Sailkapen zientifiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Sailkapen zientifiko (argipena)
Sailkapen biologikoaren zortzi maila nagusien hierarkia. Tarteko mailak ez dira erakusten.

Sailkapen zientifikoa edo biologiako sailkapen zientifikoa biologian espezie eta organismoak sailkatzeko erabiltzen den sistema da. Lineok proposatu zuen metodoan oinarritzen da, baina ondoren Charles Darwinek egindako ekarpenekin hobetu, DNAren inguruko ikerketek eta analisi informatikoak berritu egin dute hau egiteko modua.

Lineo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineok Systema Naturae liburua publikatu zuen 1735an. Bere sisteman natura osoa hiru zatitan banatua zegoen: mineralak, begetalak eta animaliak. Lineok lau sailkapen maila zehaztu zituen: klasea, ordena, generoa eta espeziea.

Hala ere bere ekarpenik famatuena gaur egun erabiltzen den sistema binomiala da, zeinetan espezie bakoitza Genero espezie moduan aipatzen den.

Garapena denboran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineoren klasifikazioaren geroztik Charles Darwinen arbaso komunaren ideia sartu zen sailkapenetan.

1960ko hamarkadan eskola kladistikoa sortu zen, taxoi bakoitza eboluzio-zuhaitz batea kokatzen. Taxoi bakoitzak arbaso komun bateko izaki guztiak jaso behar ditu eta hauei monofiletiko deitzen zaie. Kontrakoa gertatzen bada talde batean parafiletikoa izango da (adibidez, satitsu guztiak ez dira talde berekoak).

Domeinuak erlatiboki berriak dira, 1990an sortu baitzen hiru domeinuen sistema. Gaur egun biologo gehienek sistema hau erabiltzen dute, nahiz eta batzuek bost erreinuen sistema erabiltzen dute. Metodo honetan lehen zegoen Monera (Bacteria) erreinua orain Bacteria eta Archaea domeinutan banatu da. Beste 4 erreinuak Eukaryota domeinuan bildu dira.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula honetan biologiaren historian erabili diren 5 espezie nagusiak agertzen dira.

Izena Ozpin-eulia Gizakia Ilarra Kuleto faltsua E. coli
Domeinua Eukarya Eukarya Eukarya Eukarya Bacteria
Erreinua Animalia Animalia Plantae Fungi Monera
Filuma Arthropoda Chordata Magnoliophyta Basidiomycota Eubacteria
Azpifiluma Hexapoda Vertebrata Magnoliophytina Hymenomycotina
Klasea Insecta Mammalia Magnoliopsida Homobasidiomycetae Proteobacteria
Azpiklasea Pterygota Placentalia Magnoliidae Hymenomycetes
Ordena Diptera Primates Fabales Agaricales Enterobacteriaceae
Azpiordena Brachycera Haplorrhini Fabineae Agaricineae
Familia Drosophilidae Hominidae Fabaceae Amanitaceae Enterobacteriaceae
Azpifamilia Drosophilinae Homininae Faboideae Amanitoideae
Generoa Drosophila Homo Pisum Amanita Escherichia
Espeziea D. melanogaster H. sapiens P. sativum A. muscaria E. coli
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sailkapen zientifiko Aldatu lotura Wikidatan