Chihuahua (txakurra)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chihuahua arrazako txakurra

Chihuahua, txakur-arraza txikiena.

Izena Mexikoko Chihuahua estatutik datorkio. Teoria zabalduenaren arabera, Tolteken txakur lagun Techichien ondorengoa omen da.

Kilo bat baino gutxiago pisatzen dute zenbaitek, baina 1,5 eta 2,5 kg bitartean dago ideala. Hanka motz eta iharrak dituzte, eta gorpuzkera gihartsua. Belarriak, berriz, luze eta tenteak izan ohi dituzte. Bi buru-forma dira nagusi: batetik, sagar-buru deritzona, mutur motz eta buru biribila duena; bestetik, orein-buru deritzona, mutur eta buru luzeagoak dituena. Begi handi-handiak eta irtenak izateagatik dira, besteak beste, ezagunak.

Bi chihuahua-mota daude: ile luzekoa eta ile motzekoa. Kolore askotako ilea izan dezakete: beltza, zuria, kafe-kolorekoa, grisaxka, zilar-kolorekoa eta abar.

Izaerari dagokionez, beti daude erne, inguruan zer gertatuko, eta azkarrak dira. Oso leial zaizkio jabeari, pertsona bakarrari normalean; hori dela eta, oso jeloskor jartzen dira pertsona horren lagunekin. Beste animaliekin ere antzeko zerbait gertatzen zaie: haien klana babesten dute, eta nahiago dituzte Chihuahua arrazako kideak beste arrazatako txakurrak baino. Horregatik ikusten dira maiz beste arrazatako txakur handiagoei aurre egiten.

Ahul itxura badute ere, txakur sendoak dira. Hamalau urte arte bizi dira, batez beste, baina hogei urteraino ere irits daitezke. Txakur biziak dira, eta gauza dira ibilaldi luzeak egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chihuahua (txakurra) Aldatu lotura Wikidatan